Felisa Martín

Donostiar fisikaria eta meteorologoa

Felisa Martín Bravo (Donostia, 1898ko ekainaren 11 - Madril, 1979ko urriaren 29a) gipuzkoar fisikari eta meteorologoa izan zen. Estatu mailan, Fisikako doktoregoa lortu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2]

Felisa Martín

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFelisa Martín Bravo
JaiotzaDonostia1898ko ekainaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAlabama1979ko urriaren 29a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)José Vallejo Sánchez
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Alabama
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Charles Thomson Rees Wilson
Ernest Rutherford
Julio Palacios Martínez (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta meteorologoa
Enplegatzailea(k)Meteorologiako Estatu Agentzia
KidetzaEspainiako Errege Elkarte Matematikoa
Real Sociedad Española de Física y Química (en) Itzuli

Biografia aldatu

Donostian batxilergoa egin zuen, eta Madrilgo Unibertsitate Zentralean goi mailako ikasketak egin zituen, non zientzia fisikoetan lizentziatu zen, 1922an. Saileko emakume bakar gisa, Julio Palacios fisikari aragoiarraren ikerketa-taldearekin bat egin zuen, zeinaren JAEko Ikerketa Fisikoen Laborategian nikel eta kobalto oxidoen eta berun sulfuroaren egitura kristalinoa ezarri baitzuen, Bragg eta Debye-Scherrer metodoak aplikatuz, X izpien bidez. 1932an, beka bati esker, Cambridgera joan eta Ernest Rutherforden klaseetara joan zen eta zientzia atmosferikoetan zituen ezagutzak zabaldu zituen C. T. R. Wilson irakaslearekin. 1933tik aurrera Felisa Martín Bravoren etorkizun zientifiko bikaina poliki-poliki eta pixkanaka gainbeheran hasi zen. [3]Cambridgetik itzuli zenean, 1933an, Madrilgo Meteorologia Zerbitzu Nazionalaren koadroan integratuta geratu zen, bertan onartu zuten lehen emakumea izanik. Espainiako Gerra Zibila piztu ondoren, Madrildik alde egiteari uko egin izanak bere postua uztea ekarri zion. Zirkunstantzia hori erabakigarria izan zitekeen 1939an, gatazka amaitu zenean, matxinatuen koadro zientifikoen beharrak, 'erantzukizunen espedientea' jasan arren, Felisa Martín meteorologoen gorputzean sartzea eragin zuen.[4]

Aitorpenak aldatu

  • 2017an Donostiako kale bati Felisa Martin izena jarri zioten. [5][3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Igeldoko Behatokiko meteorologoa: Felisa Martin (1898-1979)» Zientzia Kaiera 2014-09-19 (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Felisa Martín Bravo (1898-1979), la primera doctora en física | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2015-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  3. a b (Gaztelaniaz) Estibaus » La meteoróloga Felisa Martín Bravo y Villa Iñaki. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  4. «Felisa Martín Bravo | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  5. (Gaztelaniaz) «Calle Felisa Martín Bravo - Callejero de San Sebastián - Callejero.net» san-sebastian.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.