Faxista Txikien Erakundea

Faxista Txikien Erakundea (errusieraz: Союз фашистских крошек, Soiuz faxistskikh kroxek)[1] Errusiako Alderdi Faxistaren umeentzako erakundea izan zen. 1934ko maiatzaren 10ean sortua izan zen Harbinen. «Jainkoarengan sinesten duten, Errusia maite duten, lana errespetatzen duten neska-mutil errusiarrek» bertan sartzeko eskubidea izan zuten[2] (3 eta 10 urte bitarteko neska-mutil emigrante errusiarrak ziren)[3]. «Faxista Txikien Gutunaren» arabera jokatu zuen. Erakundearen xedeak «ume errusiarrak kaletik eta desnazionalizazioaren kolpetik salbatzea» izan zen[4].

Faxista Txikien Erakundea
Datuak
Motaerakundea eta youth organization (en) Itzuli
HerrialdeaMantxukuo
IdeologiaRussian Fascism (en) Itzuli
JabeaRussian Fascist Party (en) Itzuli
Historia
Sorrera1934
Desagerpena1943
Kroxka aldizkaria

Faxista txikien sei aginduak:

  1. Faxista txikiak Jainkoarengan sinesten du;
  2. Faxista txikiak Errusia maite du;
  3. Faxista txikiak gurasoak errespetatzen ditu;
  4. Faxista txikiak lana errespetatzen du;
  5. Behera komunistak;
  6. Aintza Errusiari![3]

Kideak mailatan banatzen ziren: «faxista txiki arruntak», «adimendunak», «jakintsuak» eta «abangoardistak»[5].

Faxista txikien uniformea ​​honako hauek osatzen zuten:

  • mutilentzat: alkandora beltza, gerrikoa eta galtza beltzak;
  • neskentzat: alkandora zuria eta pitxi soineko beltza[2].

Elkarteak Kroxka aldizkaria argitaratzen zuen[3].

Erakundearen zaindaritzat Santa Olga Kievekoa hartzen zen[6]. 1938ko Santa Olga jaietarako Kroxka aldizkarian argitaratutako faxista txikien araudiak:

  • faxista txikiak ez da luzaroan ohean egoten, baizik eta berehala jaikitzen da;
  • beste inork baino garbiago garbitzen du bere burua, eta hortzak garbitzen ditu egunero;
  • inoiz ez da bihurri izaten, eta guraso guztiek faxista txikia eredu gisa jar diezaiekete haien seme-alabei;
  • ez du inoiz juduekin jolasten, ez die ezer hartzen eta ez du haiekin hitz egiten;
  • faxista txikiek ez dira inoiz elkarren artean liskarrik egiten eta ilunabarra baino lehen berriro adiskidetzen dira beti;
  • gogoan dute uniformeak faxista txikiak direlako ematen zietela;
  • uniformea ​​gordetzen dute eta harrotasunez janzten dute, handiek bezala[3].

1941eko apirilaren 13an desegina izan zen[7].

Buruzagiak aldatu

  • Zoia Bulytxeva
  • Natalia Pats-Pomarnetskaia[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
  2. a b c (Errusieraz) Потапова, Ирина. (2014). «Русский фашизм в Маньчжурии: детские и юношеские организации» Грамота 6 (44): 161-164..
  3. a b c d (Errusieraz) Окороков, А. В. (2001). Фашизм и русская эмиграция (1920-1945 гг.). Москва: Русаки, 48 or..
  4. (Errusieraz) Голос эмигрантов (Харбин) Abenduaren 25a: 8..
  5. (Errusieraz) Голос эмигрантов (Харбин) Uztailaren 30a: 14..
  6. (Errusieraz) Нация (Шанхай) 4: 59..
  7. (Errusieraz) Аурилене, Е. Е. (2008). Российская диаспора в Китае. 1920-1950-е гг. Хабаровск: Частная коллекция, 30 or..

Kanpo estekak aldatu