Fatimata M'Baye

abokatu mauritaniarra

Fatimata M'Baye (Kaedi, Mauritania, 1955eko abenduaren 21a)[1] Mauritaniako abokatua da. 12 urterekin bortxaz ezkonduta, bere ikasketekin jarraitzea lortu zuen, 1985ean herrialdeko lehen emakume abokatu bihurtuz. 1986an espetxeratu eta torturatu egin zuten eta 5 urtez egon zen preso. 1991n, Mauritaniako Giza Eskubideen Elkartearen sorreran parte hartu zuen[2]. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu, 1999ko irailaren 26an, Nurembergeko Giza Eskubideen Nazioarteko Saria jaso zuen lehen afrikarra izan zen[3], eta 2012an Trafficking in persons report saria jaso zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuak emana, gizakien trafikoaren aurka borrokatzen diren pertsonei ematen zaien saria[4].

Fatimata M'Baye

Bizitza
JaiotzaKaedi Department (en) Itzuli eta Mendebaldeko Afrika Frantsesa, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Mauritania
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Nouakchott Al Aasriya (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Herrialdeko hegoaldeko familia fula beltz batean jatorria du[5]. Kaedi departamenduko herrixka batean jaio eta Nuakxot hirian hazi zen. Bortxaz ezkondu zuten 12 urte baino ez zituenean 45 urteko gizon batekin, bera jaio aurretik senideen artean adostutako batasun batean. 14 urterekin izan zuen bere lehen alaba. Fatimatak bere bizitza kontatzen duenean, bortxaketak eta etengabeko tratu txarrak jasan zituela azaltzen du. "Ihes egiten nuen bakoitzean, gurasoek senarraren etxera itzultzen ninduten, hori baita tradizioa. Baina nik ikasten jarraitzeko baldintza jarri zioten, eta horrek salbatu egin ninduen"[6].

Lehen Hezkuntzatik ikasgelako onena izan zen beti, eta horrek, bere gurasoei, ikasten jarraitzeko laguntza ematen jarraitu zuten. Zuzenbidea ikasi zuen Nuakxoteko Unibertsitatean (1981-1985) eta, ondoren, Zuzenbide Pribatuko master bat egin zuen, Mauritanian abokatutzan aritu zen lehen emakumea bihurtuz. "Behartutako ezkontza ezagutu eta genitalen mutilazioaren ondorioz neskato asko hil zirela ikusi ondoren, nire bidea ezin zen bestelakoa izan", adierazi du askotan. Hasieran, abokatu jeneralista gisa lan egin zuen, eta, ondoren, haurren eskubideetan eta emakumeen eskubideetan espezializatu zen. 2013an, nahiz eta beste emakume batzuk zuzenbideko karreran sartu ziren, pleitatu zuen emakume bakarra izaten jarraitzen zuen.

Aktibismoa aldatu

1986an intelektual beltz talde batek Zapaldutako Beltz Mauritaniarren Manifestua argitaratu zuen. Manifestua Zimbabweko ez-lerrokatuen konferentzian bildutako Afrikako estatuburuen bileran eztabaidatu zen, eta Maaouiya Ould Sid'Ahmed Taya Mauritaniako presidenteak, gailurretik itzultzean, egileak atxilotzeko agindu zuen. Hainbat irakasle eta ikasle kartzelatu dituzte, eta grebak antolatu zituzten unibertsitatean, aske uztea eskatzeko. Errepresio oldean, Fatimata Mbaye lehen aldiz atxilotu zuten eta sei hilabete eman zituen kartzelan Beylako emakumeen espetxean panfletoak banatzeagatik. Irten zenean, abusuak jasan zituela salatu zuen.

1991n Mauritaniako Giza Eskubideen Elkartearen sorreran parte hartu zuen, emakumearen alde eta esklabotzaren aurka borrokatzeko: "Bortxaketa baten berri dugunean, emakumeok eskutik heltzen diogu elkarri eta epailearen aurrean salatuko dugu"

1989an Mauritania eta Senegalgo mugako nekazariak aurrez aurre jarri zituen gertakari bat eman zen, bi herrialdeak gerraren ertzean jarri zituena, eta Mauritaniako gobernuak bere herritarrak aberriratzea erabakitzen du. Mbayek bizirik atera zirenei eta 1989 eta 1994 artean hildako militar eta zibilen emakumez osatutako "Alargunen Batzordea" babestu zuen. Bere defentsan esku hartze ugari egin zituen. SOS-Esklaboak elkarteko kide fundatzaileak zapalduen izenean hitz egin zuen, eta 1998ko otsailean beste atxiloketa bat jasan zuen, Mauritaniako esklabotzaren ondorioei buruzko dokumental bat Frantzian zabaldu ondoren. 13 hilabeteko kartzela zigorra eta 30.000 ouguiyako isuna ezarri zioten baimenik gabeko elkarte bateko kide izateagatik. Nazioarteko kanpaina baten ondoren, herrialdeko presidenteak amore eman eta kartzelatik atera zen[7].

2005ean, gobernuak ofizialki onartu zuen zuzentzen duen elkartea, Mauritaniako Giza Eskubideen aldeko Elkartea.

Espetxean abusuaren biktima izan ondoren, emakumeen eta adingabeen presondegietan bisita erregularra egin zuen, doan defendatzen zituen "eskubiderik gabekoen" eta "ahotsik gabekoen" zerbitzura[8].

2013ko martxoaren 8an, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako legea aldarrikatzeko Nuakxot egindako manifestazioan parte hartu zuen. Halaber, emakumeen %20ko kuota aldarrikatu zuen lan-merkatuan.

Egin dituen kanpainen artean, Mauritanian zigortuta ez dagoen senar-emazteen bortxaketaren salaketa dago.

2015eko abenduaren 10ean, Frantziako Abokatutzaren Kontseilu Nazionalak eta Italiako baliokideak arriskuan dauden abokatuen nazioarteko behatokia berrabiarazi zuten, Fatimata Mbaye eta Robert Badinter buru zirela[9].

Lorpenak aldatu

Lehen zigorra haurrak esplotatzeagatik, lehen akusazioa esklabotzagatik eta lehen espetxe-zigorra 2007ko esklabotzaren aurkako legeari jarraiki[10].

Erreferentziak aldatu

  1. Resistencias. (2015-06-03). «RESISTENCIAS: FATIMATA MBAYE. “No comprendieron nada, nació una rebelde”» RESISTENCIAS (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  2. (Frantsesez) «Fatimata Mbaye – Jeune Afrique» JeuneAfrique.com 2005-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  3. «Fatimata Mbaye médaillée d'or de la ville de Grenoble | Le calame» lecalame.info (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  4. «Me Fatimata Mbaye lauréate du prix Trafficking in Persons Report» www.rmibiladi.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  5. (Frantsesez) «Chaînes brisées» La Croix 2013-04-09 ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  6. (Gaztelaniaz) «“Se casan con niñas para moldearlas a base de palos”» La Vanguardia 2016-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  7. «Fatimata M'Baye - Human Rights Office of the City of Nuremberg» www.nuernberg.de (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  8. «Maître Fatimata Mbaye : La très grande dame des droits mauritaniens - Mozaikrim» web.archive.org 2016-06-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  9. (Frantsesez) «Un Observatoire international pour les avocats» LEFIGARO (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  10. (Frantsesez) «Fatimata Mbaye, lauréate du Prix américain Femmes de Courage» VOA (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).

Kanpo estekak aldatu