Fargo (5. denboraldia)

Fargoren bosgarren denboraldia, telesail beregain eta itxia izan zen, telesail honetako denboraldiak izan ohi diren bezala. Baina terroreko ikus-entzunezkoen elementu supernatural bat ere izan zuen telesailak, aurrekoekin alderatuta, gainerakoan umore beltzeko bere ohiko elementuei eutsiz.[1]

Fargo (5. denboraldia)
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Atalak10
Ezaugarriak
TelesailaFargo
Emanaldia
Jatorrizko igorlea FX
Hasiera-data2023ko azaroaren 21a
Amaiera-data2024ko urtarrilaren 16a

2023 eta 2024 artean eman zuen AEBetan FX telebista kateak.

Sinopsia

aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Atal berriak eskola giroko istilu eta zalaparta betean abiatzen dira. Ikasle, irakasle, guraso... denak ari dira elkar joka. Alaba magalean duela, emakume protagonista zur eta lur dago, ikusten ari dena sinetsi ezinik. Baina indarkeria halakoaz kutsatuta edo, bera ere polizia agente bat jotzen hasiko da, bat-batean. Ama horren senarra sendi aberats bateko semea da. Sendi horretan, ama da burua eta zorrak kitatzeaz arduratzen den enpresa-erakunde milioidun bat zuzentzen. Sendi horrretako Gabonetako familia argazkietan metrailetak eskuan dituztela posatzen dute .

Logika horietatik guztietatik kanpo bizi da istorioko hirugarren protagonista nagusia, Ipar Dakotako sheriffa. Bere autoritatea edonoren eta edozeren gainetik dagoela uste du, eta hala adierazten du egunerokoan: esaterako, hilketa misteriotsu bat argitzera datozen detektibeei biluzik harrera eginda.[2]

Aktoreak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Colin. (2024-01-18). «Fargo: Season 5 finale embraces horror elements» Reel 360 News (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  2. «Odol tantak elurretan» Berria 2023-12-2 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

aldatu