Faradayren konstantea

Faradayren konstantea ( sinboloa, batzuetan ℱ) fisikan eta kimikan erabiltzen da, eta elektroi mol bateko karga elektrikoaren kantitatea da. Konstante honen izena Michael Faraday zientzialari britainiarraren omenez aukeratuta dago. Sistema elektrokimikoetan erabiltzen da elektrodoetan sortuko diren elementuen masak kalkulatzeko.

F sinboloaren bidez adierazten da, eta erlazio honek ematen du: [1]

non NA Avogadroren zenbakia da (gutxi gorabehera 6,022 ×1023 mol -1) eta e oinarrizko karga elektrikoa da hots, elektroiaren karga magnitudea. (Gutxi gorabehera 1,602 ×10−19 C).

Hasieran F- ren balioa horrela kalkulatu zen: Denbora tarte jakin batean korronte ezagun bat erreakzio elektrokimiko batean metatutako zilar masa pisatuz eta ondoren elektrolisiaren Faradayren legeak aplikatuz.


Balio hori Avogadroren zenbakia kalkulatzeko erabili zen. Ikerketek Faradayren konstantea eta, beraz, Avogadroren zenbakia kalkulatzeko modu zehatzagoa zehazten jarraitzen dute. Balio hori erabiltzeko asmoa dago kilogramoa atomo kopuru zehatz baten bidez birdefinitzeko. [2]

ErreferentziakAldatu

  1. CODATA (2006): Faraday constant, NIST.
  2. Fuente: Informe anual de 1999 de la National Physical Laboratory, Teddington, Reino Unido)

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu