Ireki menu nagusia

Faleme Mendebaldeko Afrikako ibaia da. Iparraldeko Gineako goi-ordokian du iturburua, Fouta Djalon mendigunearen ekialdean; Malin sartu ondoren, Mali eta Senegalen arteko muga egiten du[1]. Bakel baino 30 kilometro gorago, Senegal ibaira isurtzen da[2]. 430 kilometro luze da.

Faleme
Falémé (fr)
Vallee du fleuve.jpg
Datu orokorrak
Luzera 400 km
Geografia
Koordenatuak 14° 45′ 49″ N, 12° 14′ 28″ W / 14.7637°N,12.241°W / 14.7637; -12.241Koordenatuak: 14° 45′ 49″ N, 12° 14′ 28″ W / 14.7637°N,12.241°W / 14.7637; -12.241
Herrialdea Ginea, Mali eta Senegal
Hidrografia
Arroaren azalera 28.900 km²
Arro hidrografikoa Senegal River basin Itzuli
Bokalea Senegal
Mendizaletasuna

HidrometriaAldatu

Faleme ibaiaren emaria 60 urtez, 1930etik 1989ra, neurtua izan da Kidiran, Senegal ibaira isuri baino 45 kilometro gorago. Ikertutako eremuak 28.900 kilometro koadro ditu, arroaren gehiena. Urteko batez besteko emaria 170 segundokoa da, baina gorabehera handiekin; emari handiena irailean izaten du (786 m³/s), eta txikiena maiatzean (0,5 m³/s)[3].

Faleme ibaiaren batez besteko emariak (/s) Kidiran neurtuak
Datuak: 1930 eta 1989 artean

 

ErreferentziakAldatu

  1. Faleme River global.britannica.com . Noiz kontsultatua: 2016-10-31.
  2. Caractéristiques physiques du fleuve Sénégal portail-omvs.org . Noiz kontsultatua: 2016-10-31.
  3. Faleme ibaia Kidiran grdc.sr.unh.edu . Noiz kontsultatua: 2016-10-31.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faleme