Facsimile

dokumentu, testu, mapa, liburu, eskuizkribu zahar baten edizio berria, jatorrizko bertsioaren kopia zehatza
Faksimile» orritik birbideratua)

Facsimile edo faksimile[1] edizioa esaten zaio jatorrizko dokumentu baten kopia zehatz-zehatzari. Izena latinetik dator: fac simile > 'egizu antzekoa'. Jatorrizko dokumentuaren kopia zehatza egitean, inprenta edo argazkigintza teknika aurreratuenak erabili izan dira.

Gutenbergen Biblia baten facsimile edizio bat AEBko Kongresuko liburutegian.

Facsimile edizio batzuetan jatorrizko testuko zarata, hau da, testuaren ulergarritasuna zailtzen duten orbanak eta ubeldurak "garbitzeko" ahalegina egiten da. Bestela, besterik gabe jatorrizkoan zegoena kopiatu egiten da eta geroago egingo den edizio kritiko baterako uzten dira "garbiketa" lanak.

Erreferentziak aldatu

  1. Hiztegi Batuak biak onartzen ditu

Kanpo estekak aldatu