FC BATE Borisov (bielorrusieraz ФК БАТЭ Барысаў) Bielorrusiako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Borisov hirikoa. 12 aldiz irabazi du Bielorrusiako futbol liga, azkenengo bederatzirak jarraian.

FC BATE Borisov
Sorrera1996
Futbol zelaiaBorisov Arena
edukiera: 13.126 lagun
inaugurazioa: 2014
PresidenteaBielorrusia Andrei Kapski
EntrenatzaileaBielorrusia Kirill Alshevsky
LigaBielorrusiako Liga
20223.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
BATE Borisov taldea, 2008an.

Historia aldatu

Taldea 1973an sortu zuten "Borisoveko autoentzako osagai elektronikoak" egiten dituen lantegiaren babespean, hortik bere BATE izena (Борисовский завод автотракторного электрооборудования, Borisovski zavod AvtoTraktornogo Elektrooborudovaniya).

1996an Bielorrusiako lehen mailara igo zen eta ordutik emaitza harrigarriak izan ditu. 1999an lortu zuen lehenengo liga, 2002an bigarrena eta 2006tik aurrera jokatu diren liga guztiak irabazi ditu, herrialdeko talde indartsuena bihurtu delarik.

Europan ere ondo ibili da eta Txapeldunen Ligako taldekako fasea jokatu duen talde bielorrusiar bakarra da. 2008-09an lortu zuen hori eta 2011-12 denboralditik aurrera urtero izan da bertan.

2014ko udaberrian Borisov Arena estadio modernoa inauguratu zuen.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2017
     
 
 
 
2018
     
 
 
 
2019
     
 
 
 
2020
     
 
 
 
2021-

Palmaresa aldatu

Bielorrusian: 24 aldatu

  • Liga (15): 1999, 2002, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
  • Kopa (5): 2006, 2010, 2015, 2020, 2021.
  • Bielorrusiako Superkopa (7): 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017.

Europan: 0 aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

BATE Borisovek partida hauek jokatu ditu euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2014-15 Txapeldunen Liga Multzokako fasea BATE Borisov
Athletic
2-1
2-0
Athletic
BATE Borisov

Kanpo estekak aldatu