Eztul-belarra edo mandarrosa (Tussilago farfara) Asteraceae familiako landare loreduna da, jatorria Europan eta Asian duena.

Eztul-belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaSenecioneae
GeneroaTussilago
Espeziea Tussilago farfara
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakTussilago farfara leaf extract (en) Itzuli
Eztul-belarra

Deskribapena aldatu

Landare iraunkorra eta errizomaduna da. 10-30 cm arteko altuera hartzen du.

Lore horiak ditu, hostoak baino lehenago sortzen direnak, zurtoin mamitsu eta ezkatadunen bukaeran. Loreak zimeldu ondoren ateratzen dira hosto horzdunak, denak oinarritik.

Bizitokia aldatu

Lur buztintsu eta hezeetan sortzen da, landaretza urriko lekuetan eta ezpondetan.

Erabilera aldatu

Eztularen kontrako sendagai gisa erabiltzen da. Garai batean zurtoin lehorrak tabako gisa erretzeko erabiltzen ziren.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu