Argazkiaren ezabapena aldatu

Bidebatez, Xabiertxo liburuaren artikuluan jarri nuen irudia "ken argazkia (argazki inflaziorik ez, oraingoz batekin nahikoa!) + commonskat" aipamena eginez ezabatu duzula ikusi dut eta zergatia zein den jakin nahiko nuke, desegokia ez dela eta artikuluarekin nahiko lotura nabarmena duela argi baitago. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:29, 23 azaroa 2015 (UTC)

Argazki horrek ez ziolako gaiari ezer gaineratzen, ez eta ilustratzeko ere. Hain luzera laburreko artikulu batean, gainera, formato aldetik ez zen egokia, guztiz lekuz kanpokoa izatearekin batera. Biak oso antzekoak ziren. Wikipedia wiki hitzetik dator (euskaraz, "azkar"): ekonomia eta laburtasuna bilatu behar dira eta soberan (errepikatuta) dagoen guztia ezabatu. - --Joxemai; (erantzunak) 10:08, 23 azaroa 2015 (UTC)
Wikiwiki = azkar, laister. Wikipedian paperezko entziklopedietan ez bezala link edo loturen bidez artikuluetara azkar edo berehala iristsi daitekelako da. Termino horrek ez du zerikusirik artikuluen ekonomia edo laburtasuna, edota nahierako ezabaketa edo irudien murrizketarekin.
-Euskaldunaa (eztabaida) 11:50, 23 azaroa 2015 (UTC)
Ados egon ez arren (wikiari buruzko hori zure interpretazioa baita, eta nik emandakoa nirea), ez da hori eman dudan arrazoi nagusia. Ez heldu wikiaren definizioaren kontuari, hori luzapena besterik ez da. Irudien murrizketa? Errepikatuta zeuden eta. Zer aportatzen zuen bigarren argazkiak? Polita izatea? Hau entziklopedia bat da, ez kromo-album bat. - --Joxemai; (erantzunak) 12:55, 23 azaroa 2015 (UTC)
"Xabiertxo" orrira bueltatu.