Akronimoaren euskaratzea aldatu

"ikusten duzuna da lortuko duzuna" ez da itzulpen zuzena. "Ikusten duzun hori lortuko duzu" izan behar luke. Eskerrik asko. —Aurreko iruzkin sinatugabea 65.92.227.186 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-11-13, 15:22).

Lehen forma hori ere zuzena da, tradizioan askotan erabili den egitura baita. Euskara guztiz jatorra. Hona adibide batzuk, hainbat euskalkitakoak:
  • Joakin Lizarraga: Zenbait sanduen biziak, asteaz datozinak, kontatzeko bere kargukoei, XVIII. mendea:
    • «In bear duzuna da joan ta ekarri Atanasiok eman zizun mantoa estaltzeko gorputz gau.»
  • Pablo Fermin Irigarai «Larreko»: Lekukotasuna, 1936
    • «Zuk ez duzuna da euskaraz idazteko oitura»
    • «zuk egin bear duzuna da, Baionako Eskualduna irakurri»
  • Beñat Larregi: Zenbeit sainduen bizitzea, XVIII. mendea:
    • «zuk merezi duzuna da ifernuko sua, su bat behinere iraungituren ez dena, eta bethi indar bera izanen duena.»
  • Joanes Haranburu: Debozino eskuarra, XVIII. mendea:
    • «zuk eskatzen duzuna da borondate ona, amorio egiazkoa, aithor bihotzetikakoa eta ohore perfeta»
  • Joan Piarres Duvoisin: Liburu ederra, 1856:
    • «Zuk nahi duzuna da, nere arimaz artha har dezadan, eta hiltzeko bezala bizi nadien.»
  • Jose Antonio Uriarte: Biblia, 1859:
    • «zuk egin dezuna da, neri aserretu erazitzea»
  • Sebastian Mendiburu: Igande eta festegunetarako irakurraldiak, XVIII. mendea:
    • «zuk jakin behar dezuna da Jerusalendarren gaurko lan onekin adirazten digula Elizak besterik ere»
Ikusten duzunez, ez dago zertan hori aldatu, tradizioak erabat euskara egokitzat erakusten digu egitura hori. --Xabier Armendaritz   2014-11-13, 19:33 (UTC)
"WYSIWYG" orrira bueltatu.