Segi talde armatuen kategorian??? Zoratu egin al gara?? --Janfri; idatzi lasai 12:50, 7 Abuztua 2007 (UTC)

  • Aupa! Ni bere garaian zorakeria hori aldatzen saiatu nintzen... Guztiz ados zurekin, Janfri.--Orereta (erantzunak) 20:38, 11 Iraila 2007 (UTC)


"Segi bere burua independentista eta iraultzailetzat definitzen duen gazte erakundea da" hobesten dut, hizkuntza aldetik askozaz ere inpartzialagoa baita. Eta "... Espainiako Auzitegi Nazionalaren ustez ETArekin zerikusia duelako" ere gaitzesten dut, Segi erakundeak ETArekin zerikusia izatea ez baita Auzitegi Nazionalak azarez erabakitako zerbait; horretarako probak daude:

http://www.berria.info/albisteak/37569/34_gazte_atxilotu_dituzte_bart_Hego_Euskal_Herrian_Segirekin_lotuta.htm

"90 bat miaketa egin dituzte poliziek, euren jakinarazi dutenez: etxeak, gaztetxeak, elkarteak... Poliziak esan du dokumentazioa, Segiren eta ETAren argitalpenak, lehergailuak egiteko materiala, sobreetan sei mila euro eta abar aurkitu dituztela."

Hala bada, "Espainiako Auzitegi Nazionalaren ustez" hori ezabatzea hobe iruditzen zait. Hau Txaramela lankideak idatzi du, sinatzea ahaztu bazaio ere. --Orereta (erantzunak) 23:15, 6 Abendua 2009 (UTC)

Ez nago ados. Horiek ez dira frogak, prentsa-oharrak baizik. Eta "bere burua" hori gehitzea gazte talde, sindikatu, alderdi, etab. guztiekin egiten bada egin beharko litzateke Segirekin, bestela ez. --Orereta (erantzunak) 23:15, 6 Abendua 2009 (UTC)

Ipar euskal herrian erakunde legala aldatu

Aupa,

oso ongi dago espainiar estatuak ilegalizatua duela erratea baina Ipar Euskal Herrian legala dela azpimarratu beharrekoa da, horrek batzuetan legeak izan ditzakeen kontra-erranak agerian utz baititzake. Nolatan da legala Baionan, 30km urrunago hain arriskutsutzat duten erakunde bat? beharbada, hain arriskutsua ez delako...

Irudia aldatu

Aupa,

Norbaitek badaki nola jar daitekeen ingelerazko artikuluan dagoen logoa ( https://upload.wikimedia.org/wikipedia/en/f/f3/Segi_segi_segi.jpg ) hemen??? Saiatu egin naiz, baina ez dakit nola egiten den, ez dago commons-era igota... ta ez dakit nola igo. Ea norbaitek badakien edo azaltzen didan Txomin39

Irudiaren fitxategia ingelesezko wikipedian dago kokatua. Agian lizentzia kontua da, commons-era igotzeko lizentzia egokia duela erakutsi behar bait da. -Lainobeltz (eztabaida) 14:12, 1 ekaina 2016 (UTC)
"Segi" orrira bueltatu.