Kaixo! Nire zalantza da ea zuzena ote den Baiona okzitaniar hiritzat hartzea. Nik hiri okzitaniarren zerrendatik kenduko nuke. Zazpi 12 Apirila 2007 00:34

Nik ere zalantza hori badut. Egia da Baionan okzitaniera ere (gaskoiera, zehazkiago) mintzatzen dela, eta okzitanistek Baiona Okzitaniaren barnean sartzen dutela (Okzitanierazko Wikipedia begiratu besterik ez dago). Baina Euskal Wikipedian zalantzat ditut dagoen bezala azaltzearekin (Baiona hiri okzitaniar bezala, eta kitto). Nik aipamen edo erreferentzia moduan -letra txikiz edo- jartzea proposatzen dut (esanez, hizkuntzaren ikuspegitik hainbatek Baiona Okzitanian sartzen dutela). --Orereta (erantzunak) 09:17, 12 Apirila 2007 (UTC)
Bai, onena kasu horietan, batzuk hiri okzitaniar bezala kontsideratzen dutela aipatzea da nire ustez --Janfri; idatzi lasai 11:00, 12 Apirila 2007 (UTC)
"Okzitania" orrira bueltatu.