Eztabaida:Nafarroako Foru Aldundia

Latest comment: duela 1 urte by Xirkan in topic Aldundi ala diputazio?
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Diputación Foral de Navarra» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Aldundi ala diputazio?

aldatu

Bitxia egin zait oso Nafarroako Gobernuaren aurreko erakundear euskaraz "aldundi" izendatzea. Artikuluaren sarreran erraten denez, Gobernuaren egoitza nagusiari (ofizialki Nafarroako Jauregia denari) jendeak oraindik "diputazio" deitzen dio. Oso ohikoa da, gaztelaniaz zein euskaraz. Baina ez dut inoiz ezagutu eraikin horri -ezta erakundeari ere- euskaraz "aldundi" erraten dion iruindarrik. Ez dut uste erakundeak inoiz bere buruari "aldundi" erran zionik, artikuluan ez baita horren erreferentziarik ematen. Beraz, iruditzen zait artikulu honi izena aldatu beharko litzaiokela eta "Nafarroako Foru Diputazioa" paratu. Asier Azpilikueta (eztabaida) 10:58, 7 apirila 2023 (CEST)Reply

Arratsalde on, Ba ez dakit zein den zuzenena. Euskaltzaindiaren irizpideak jarraitzen ditugu baina agian arrazoia duzu eta izena aldatu behar zaio. Ongi izan. Oraina (eztabaida) 22:16, 11 apirila 2023 (CEST)Reply
Euskaltzaindiaren Hiztegian biak ditugu, "diputazio" eta "aldundi". Eta egia da Nafarroa Garaian gehienean "diputazioa" erabiltzen dela. Xirkan (eztabaida) 18:05, 12 apirila 2023 (CEST)Reply
"Nafarroako Foru Aldundia" orrira bueltatu.