Eztabaida:Lea-Artibai

Latest comment: duela 2 hilabete by Theklan in topic Ondasun nabarmenak

Erreferentziak aldatu

Erreferentzien ordena gure ustez ez da ulergarria. Hau da, textuan kokatua egongo balitz zer eta nondik atera duzuen, askoz hobea izango litzake. Horretaz gain, erreferentzi gisa kalifikatua dagoena ia ghieneak wikipediako orrialdeak izan dira. Eta hortik kanpokoak beste barne egitura batean ezarri dituzue, bibliografian. Agian antolaketak buelta bat behar du. Barbara Zuloaga (eztabaida) 19:30, 28 otsaila 2024 (CET)Reply

Erreferentziei buruz, ikus Laguntza:Erreferentziak -Lainobeltz (eztabaida) 21:43, 28 otsaila 2024 (CET)Reply
Erreferentziak gaizki daude, bai. Wikipedia ezin da Wikipediaren erreferentzia izan. Theklan (eztabaida) 17:51, 29 otsaila 2024 (CET)Reply
Bestetik, historia atal osoa egin duzue inongo erreferentziarik gabe. Egon beharko lirateke, eta posible da horietako gehienak erreferentziatzea. Theklan (eztabaida) 17:54, 29 otsaila 2024 (CET)Reply

Banaketa aldatu

Geografia atalaren barruan sartu duzue udalerrien taula bat, auen informazioarekin. Antolatuago egotearren BANAKETA izeneko atal bat gehitzea gomendatzen dizuegu GEOGRAFIA atalaren azpian, hontan ondoren biztanleria sartuz ere. Itari.04 (eztabaida) 22:53, 28 otsaila 2024 (CET)Reply

Hasierako taulan bereiziko nuke politika eta udalerria. Aukera duzue geografiako atal batean udalerriei buruz hitz egiteko, eta eskualdeari buruz hitz egiteko, eta amaieran politika atal bat gehitzeko emaitza politikoekin eta alkateekin. Bestela ere, alderdien logoak hor oso nabarmen daude. Theklan (eztabaida) 17:52, 29 otsaila 2024 (CET)Reply

Ondasun nabarmenak aldatu

Ondasun nabarmenetan, atalak apur bat arraro daude ezarrita antolaketari dagokionez, tituluak nahastu egiten dira bata bestearen artean eta beraien artean ez da oso ongi nabaritzen zein den titulua eta zeintzuk azpitituluak. Itari.04 (eztabaida) 22:59, 28 otsaila 2024 (CET)Reply

Bestetik, egin duzuena da kopiatu artikulu bakoitzetik, eta herriz herri daude emanda. Agian beste modu batez aurkez daitezke. Theklan (eztabaida) 17:56, 29 otsaila 2024 (CET)Reply

Irudiak aldatu

Ez dugu irudien atalik ikusi, bat gehitzea gomendatzen dizuegu. Itari.04 (eztabaida) 23:01, 28 otsaila 2024 (CET)Reply

"Lea-Artibai" orrira bueltatu.