Eztabaida:Kontrainsurjentzia Euskal Herrian

2004ko gertaera bat gehitu nahi dut baina "spam iragazkiak blokeatu duela" esaten dit eta ez dit uzten. Zergatik? —Euskaltzale bat 08:47, 15 Iraila 2007 (UTC)


Apenas ez dut astirik zerrenda aztertzeko, baina lehenbiziko soadan ohartu naiz manipulazio lotsagarria barne hartzen duela. Hola, aipatzen da "Ana Tere Barrueta"-ren kasua, zerikusiren bat balu bezala "gerra zikinarekin". Neska honen bortxaketak eta ondoko hilketak ez zuen inolako motibazio politikorik izan. Auziaren jatorria bere garaian EGIN-ek egindako manipulazioan.

Kontrainsurjentzia, errepresioa, talde parapolizialen jarduna, estatu-terrorismoa aldatu

Gerra zikin izenburua aldatu diot artikulu honi eta honekin batera doazen artikuluei, eta ordez kontrainsurjentzia jarri. Aldaketarekin ez nago ordea oso konbentzituta, han eta hemen kontsultatu ondoren. Lehenbizi, gerra zikin terminoa bi arrazoiengatik iruditzen zitzaidan desegokia:

  • zentzu hertsian, Argentinako gerra zikin historikora mugatu ohi delako bibliografian;
  • Euskal Herrian erabili bada ere, partziala eta ideologikoki alboratua delako.

Ordez, kontrainsurjentzia jarri nuen, nahiz eta gure artean, Euskal Herriko gatazkaren testuinguruan, batere erabili ez den. Terminoa asko erabiltzen da literatura ingelesean, definizio aski zehatzarekin, eta aldi berean zabalarekin: insurjentziaren (ETA, ezker abertzalea, bereziki, gurean) aurka egiten den guztia da labur esanda, dela legala dela ilegala, dela instituzionala, dela talde baten eskutikakoa. Termino erabiltzeak gurean arazo bat dakar: dena zaku berean sartzen da, eta ñabardurak eta irakurketa konkretuak oztopatu.

Kronologietan asko idatzita dagoenez, orrazketa lan handia egin beharko litzateke bereizketa egiteko, baina artikulu berriak idatzi edo zaharrak (Euskal Herriko gatazka bera) osatzen jarraitzerakoan hau proposatuko nuke:

  • kontrainsurjentzia terminoa ez erabiltzea;
  • errepresioa, aparatu estatalaren aldetik egiten dena adierazteko (polizia-operazioak, atxiloketak, epaiketak, tortura, poliziaren gehiegikeria kasuak ...), hemen tortura azpiatala lizateke;
  • talde parapolizialen jardun esamoldea erabiltzea, gerra zikina deitu izan den horretarako (gehi BVE ,...)
  • estatu-terrorismoa, GAL kategorizatzeko, horretan adostasun zabala dagoenez, sektore politiko, informatibo eta akademiko gehienetan.

Beraz, aurrekoarekin ados egonda, idatzitako kronologiak orrazteko, polizia operazioak, tortura kasuak, poliziak hildakoak, eta GALen ekintzak ezabatu eta soilik talde parapolizialen ekintzak utziko lirateke. Kontrainsurjentzia izenburuarekin hasten diren guztiak, neronek atzo eta gaur sortuak, Talde parapolizialen jarduna izenburuko artikuluetara eramango lirateke. Lan eskerga, noski, eta epe ertain luzera egin beharrekoa. Iritzien zai geratzen naiz. - --Joxemai; (erantzunak) 17:27, 19 urtarrila 2016 (UTC)

Aupa Joxemai! Lehenengo puntuan, "* kontrainsurjentzia terminoa ez erabiltzea;" agian, "* gerra zikina terminoa ez erabiltzea;" esan nahi zenuen ezta? Nik idatzi duzunarekin ados nago, hori bai, lan handia eta potoloa da benetan. Aldi berean, Gerra zikina=kontrainsurjentzia izan ahal da, hortan ez dut zalantzarik.

Adibidez, terrorismo atalean idatzi nuen bezala, ≪Esamolde honek konnotazio emozional eta karga ideologiko sakonak ditu eta batzuentzat terroristak direnak beste batzuentzat askatasunaren borrokatzaileak izan dira sarritan. Nelson Mandela, bere garaian terrorista izendatua edo Israelgo Haganah talde armatua honen adibide adierazgarriak dira.≫ Hau da, kontestualizatuz, Nelson Mandela terrorista edo eta askatzailea izan ahal zitekeen talde/gobernu/pertsona ezberdinen arabera.

Agian, egokiena kontraisurgentzia orokorrean hitz egiteko termino zehatzena da eta besteak zuk ondo zehaztu dituzun moduan, atalka idazteko. Hala eta guztiz, gauzak azalduz eta zehaztuz, behintzat Euskal Herriko zati garrantzitsu batentzat, kontrainsurgentzia=gerra zikina dela (edo izan zela) idatziko nuke. -Oraina (eztabaida) 18:35, 19 urtarrila 2016 (UTC)

"Kontrainsurjentzia Euskal Herrian" orrira bueltatu.