Eztabaida:Kateko ekoizpen

«Muntaketa-kate» eta «Kate-produkzioa» artikuluak batzea aldatu

Gai berdina jorratzen dute bi artikuluek. Artikulua honek bestea osatu dezake. Ados bazaudete, edukia batetik bestera pasako nuke eta artikulu honen edukia ezabatu. -Xabier Cañas (eztabaida) 18:20, 14 abendua 2015 (UTC)

Ez gaude ados zure proposamenarekin. Muntaketa-katea, kate-produkzioaren oinarria denez, termino berdinarekin ezin dira azaldu. Uste dugu, muntaketa-katea kate-produkzioaren atal bat dela. Hau da, muntaketa-katea artikuluak, kate-produkzio artikulua osatzen duela. --Nagorehidalgo (eztabaida) 16:02, 16 abendua 2015 (UTC)
Arrazoia duzue Nagore e.a. Ez dute esanahi berdina. Beste hizkuntzetan ere ezberdintzen dute hitz hau. -Oraina (eztabaida) 16:20, 16 abendua 2015 (UTC)
Nire ustez ere, zentzuzkoa dirudi biak bereiztea, Nagorek eta Orainak azaldutako arrazoiengatik. --Xabier Armendaritz   2015-12-16, 16:30 (UTC)
Ba ados ni ere! Ez naiz adituan gaian eta zentzuzkoa da esaten duzuena. Batzearen proposamena kenduko dut. Zorionak bide batez sortzen ari zareten artikulu mordoagatik. Segi horrela! -Xabier Cañas (eztabaida) 16:36, 16 abendua 2015 (UTC)

Izenburu aldaketa aldatu

Kate-produkzio izenburuak kateak ekoizten direla adierazten du. Birzuzenketa egitera noa, kateko ekoizpen izenburura (ekoizpen dugu artikulu nagusian). Saileko ekoizpen ere jarriko dut, Zehazkik dakarrenez.

"Kateko ekoizpen" orrira bueltatu.