Erabakirik ez badago, berezko izena -edo ofiziala- mantendu behar dela uste dut; hau da, Cabinda. Kabinda "euskarari hobe egokitzen zaiola" esatea iritzi pertsonala da, baina ezin da erreferentzia edo arrazoi bat izan, hor baititugu Cádiz, Caparroso etab. (ni hauen alde egotea beste kontu bat da...). --Orereta (erantzunak) 20:14, 15 Otsaila 2010 (UTC)

Aupa Orereta! Noski, "euskarari hobe egokitzen zaiola" iritzi pertsonala da (pertsonala baina sendoa; "Kongo" edo "Komore" arautu badute hori izango zen normalena) baina bigarren arrazoi bat ere gehitu nuen, zeuk aipatzen duzuna (agian ez duzu dena irakurri, ikus adibidez 1 eta 2 oharrak) eta niretzat funtsezkoena: "berezko izena" "Kabinda" da. Hala da ibindaz (Kilansi kia Kabinda=Kabindako errepublika, artikuluan aipatua) edota kongoeraz (ikus [1]); lehen garaietan Britannicak] ere erabili zuen. Bi faktoreak konbinatuta, zuzenena dela deritzot. Ondo izan.--Adrar (erantzunak) 18:39, 16 Otsaila 2010 (UTC)


Ados, Adrar. Azkarregi begiratu nuen orduan... Nik hobeto doakiolako gure hizkuntzari hori kenduko nuke, baina tira, ez du axola. Pisuzko arrazoia iruditzen zait ibindaz k-rekin izatea. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 21:01, 16 Otsaila 2010 (UTC)
Egina. Artikulu osoan informazio gehiago ematen bazen ere, zuzen zaude: esaldi horrek "kapritxo" edo arrazoitu gabekoa zelako inpresioa uzten zuen.--Adrar 11:16, 17 Otsaila 2010 (UT


Euskaltzaindiak arautu berri du izen hau eta Kabinda eman du ontzat. Artikuluan jarri dut erreferetzia. -Aitor Lizeaga (eztabaida) 16:18, 7 iraila 2012 (UTC)

"Kabinda" orrira bueltatu.