Eztabaida:Irurtzungo errepide lotunea

Latest comment: duela 3 urte by Iñaki LL in topic Trukagailu

Trukagailu aldatu

@Enekorga:@Xabier Armendaritz:@Theklan: Arratsalde on, uste dut gaztelaniazko "intercambiador" edo horrelako zerbait eman nahi dela aditzera, hala agertzen da bederen Euskaltermen, baina beste arlo batzuetarako baliatzen da hitz hori (industria, ingurumena). Nik uste dut hemen "errepide lotunea" adierazi nahi dela. -Iñaki LL (eztabaida) 19:13, 7 urria 2020 (CEST)Reply

Bai, artikuluaren edukia ikusita, egokiagoa da lotune erabiltzea, eta ez trukagailu. Izen hori polisemikoa denez (kale lotuneak, kable lotuneak...) eta Irurtzunen hainbat errepide lotune daudenez (N-240-A eta NA-2410 errepideen artekoa, N-240-A eta NA-7010 errepideen artekoa...), uste dut izenburu egokiena Irurtzungo autobide lotunea dela. Xabier Armendaritz   2020-10-08, 07:22 (UTC)
@Xabier Armendaritz:, itxura ona du, baina egungo zehaztasun maila dela eta, gerta daiteke autobidea eta autobia arteko lotunea izatea, kasu honetan bezala: Andoainera doana (A-15), bidesaridun Nafarroako haren tartea (AP-15) eta Altsasura doana (A-10), tarte laburrean beste hainbat lotura ere egiten diren arren. Uste dut terminologian kontraesanik ez badago hobe dugula "errepide lotunea" erabiltzea. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 13:18, 9 urria 2020 (CEST)Reply
 . Xabier Armendaritz   2020-10-09, 22:16 (UTC)
"Irurtzungo errepide lotunea" orrira bueltatu.