Eztabaida:Ilargiaren aldi

Ilargialdi adiera honekin erabiltzearen desegokitasunaz aldatu

Ilargialdi hitza ez da egokia, iturri terminologikoei begiratzen badiegu. Euskaltzaindiaren Hiztegian eta Orotariko Hiztegian, "ilargiak jota dagoenaren arrarokeria" esan nahi du, bakar-bakarrik. Eta Euskalterm hiztegian "Ilargiaren fase" jasota dago 4ko ponderazio markarekin. Beraz, nik ere uste dut "Ilargiaren fasea" edo "Ilargiaren faseak" izan beharko lukeela.--Koldo Biguri (eztabaida) 10:18, 9 ekaina 2018 (UTC)

Arrazoia, ilargialdi ez da egokia esanahi honetarako. Orotariko Euskal Hiztegiko definizioak, «ilargialdi» sarreran:
  • (Frantsesez) «action de la lune sur les lunatiques»
  • (Frantsesez) «Au fig. saute d'humeur»
  • (Frantsesez) «moments de bizarrerie»
Elhuyar eta Zehazki hiztegietara jo dut, eta, gaztelaniako «fase» sarreran begiratuta, baliokidetza hauek aurkitu ditut:
  • Elhuyar: «fases lunares: Ilargiaren aldiak»
  • Zehazki: «fases de la Luna: Ilargiaren aldi(ak)»
Beraz, Ilargiaren aldi izenburua jarri diot artikuluari. --Xabier Armendaritz   2018-06-19, 09:26 (UTC)
Ni ere ados aldaketarekin. -Theklan ·   ·   17:26, 19 ekaina 2018 (UTC)
Nire ustez, honelako kasuetan irizpide argi eta, ahal dela, objektiboren bat erabaki beharko litzateke. Nire ustez, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adieren ordena izan liteke objektiboena. "Ilargiaren aldiak" hobeto iruditzen zait "Ilargialdi" baino, eta, gainera, erabilera handi samarra du testuetan (googlen begiratuta); hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegiak niretzat pisu handia eduki beharko luke gure erabakietan, eta "Fase" hitzean hauxe dio: "2 iz. Astron. Ilargiak eta planetek, Lurra eta Eguzkiarekiko duten posizioaren arabera, azaltzen dituzten lau itxura nagusietako bakoitza; itxura horiei dagokien aldi bakoitza. Eklipsearen fase osoaren aurretik, itzalak ilargiaz nola jabetzen diren ikusi ahal izango da. Ilargiaren faseak eta Eguzki eta Ilargi eklipseak erakusten zituen lehenengo planetarioak.". "Aldi" sarreran, berriz, Euskaltzaindiaren Hiztegian ez dakar "Ilargiaren aldia" bezalako erabilerarik. EHri lehentasuna ematen bazaio WPn (eta ez dakit hori erabakita dagoen ala ez, baina nire ustez hala behar luke), "Ilargiaren faseak" ipini beharko genukeela uste dut. --Koldo Biguri (eztabaida) 16:45, 20 ekaina 2018 (UTC)
"Ilargiaren aldi" orrira bueltatu.