Eztabaida:Fisikaren historia

Inork badaki ingeleszko "superstring theory" eta/edo "string theory" euskerara nola itzuli? Usogorri; (postontzia) 13:13, 15 Abendua 2006 (UTC)

Diseinua aldatu

Kaixo! Diseinua pixka bat ukitu dut. Hori ez dugu batere araututa eta, beraz, oraingoz, nire ustearen arabera egin dut; izan ere, artikuluek forma aldetik ere txukuntasun bat behar dute, hala uste dut nik, ez dira arte lanak. Ondorioz, ondorengoa egin dut egokiak ez direlakoan:

  • Atalburu eta azpiatalburuen ezkerrean kokatutako argazkiak eskuinera pasa.
  • Sandwichak saihestu, alegia bi irudiren artean testua tartekatuta geratzea eragotzi.

Esan bezala, hori ez dago araututa EU WPn, baina maketazioan eta testugintzan oso ohiko arauak dira (EN WPn ere bai). Esan lasai beste iritzirik badago! Iñaki LL (eztabaida) 09:45, 4 iraila 2018 (UTC)

Mila esker Iñaki LL, lan bikaina. Xabi22 (eztabaida) 12:51, 4 iraila 2018 (UTC)
"Fisikaren historia" orrira bueltatu.