Eztabaida:Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik

Latest comment: duela 2 hilabete by Urtar in topic Izenburu aldaketa proposatu

Izenburu aldaketa proposatu aldatu

Ez da egokiagoa "Bakarrik dakit ez dakidala ezer" edo "Ez dakidala ezer bakarrik dakit"? Nire ustez esaldi egokiagoa da. Oraina (eztabaida) 09:51, 2 otsaila 2024 (CET) Zer deritzozu Xabier Armendaritz? —Aurreko iruzkin sinatugabea Oraina (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2024-02-02, 09:54).Reply

Egokitasunaren aldetik, esango nuke egokiagoa dela dagoen bezala. Orain dagoen esaldiaren abantailak:
  1. Tradizioan, ezezkako esamoldeek dute erabilera zabalena, horrelako salbuespen kontzeptuak adierazteko.
  2. Esaldi horrek erabilera badu, Wikipedian baino lehenago eta Wikipediatik kanpo ere.
  3. bakarrik hori sartzen badugu, anbiguotasuna sartzen dugu: zer da, nik bakarrik dakit (tradizioan, hori izan da esanahi bakarra) ala besterik ez dakit?
Badakit korapilatsua dela orain dagoen esaldiaren sintaxia, baina Ez dakidala ezer bakarrik dakit esaldiak ere esango nuke ez duela korapilo txikiagoa. Kontzeptua bera dugu korapilatsua; gaztelaniaz lehenengoan eta erraz ulertzen badugu, maiz entzun eta irakurri dugulako da. Gogoan dut gaztelaniaz entzun nuen lehenengo aldian zenbat buelta eman nizkion buruan, ulertu nuen arte...
Aldatzekotan, mendebaldeko euskaldunoi (euskaldun gehienoi, alegia) errazagoa zaigun Ezer ez dakidala baino ez dakit esaldia jarriko nuke. Erabilera badu. Oraingo esaldiaren aldean, laburragoa izatearen eta sintaxiaren aldetik sinplegoa izatearen eta abantailak ditu, gainera. --Xabier Armendaritz   2024-02-02, 09:25 (UTC)
Galdetu dut Filosofia fakultatean. Nik uste orain ondo dagoela, eta badu ere erabilera, baina ea zer esaten didaten. -Theklan (eztabaida) 11:23, 2 otsaila 2024 (CET)Reply
Hemen emandako erantzuna:
« Sokratesek ez zuen horrelakorik esan!!!
Dirudienez, esaldi hori apokrifo bat da. Inon ez zaigu esaten Sokratesek hori esan zuenik:
(...) ideia hori Sokratesen defentsan, Menon-en, Teeteto-n eta beste elkarrizketa batzuetan aditzera ematen da (gutxi gorabehera), baina ez da Platonek (edo Xenofontek edo Aristofanesek) Sokratesen ahoan ipintzen duen esaldi bat. Wikipediak nahiko ongi azaltzen du eta adierazpen literal horren oinarria latina da: https://en.wikipedia.org/wiki/I_know_that_I_know_nothing
Euskarazko wikipediako sarrera, ordea, honelaxe hasten da: "xxx Sokrates filosofoaren esaldi bat da". Beraz, agian, esaldia euskaraz nola eman erabakitzeak baino garrantzi gehiago du hori zuzentzeak...
Esaldi hori har dezakegu Sokratesen ideia bat adierazteko erabili den parafrasi gisara, nahi baduzu. Ondorioz, nahiko libre ginateke euskarara nola ekarri erabakitzeko (ez baitaukagu benetan grezierazko jatorrizko bat). Tira, ezpada latinekoa, Zizeronena, ekarri nahi dugula zehazki euskarara, baina ez dut uste hori denik kontua.
Euskaraz ideia hori zuzen eta natural samar, latinekotik gehiegi urrutiratu gabe, emateko erabil dezakegu, adibidez:
Dakidan gauza bakarra da ez dakidala ezer.
edo, eztabaidan proposatu den hau ere ez zait gaizki iruditzen:
Ezer ez dakidala baino ez dakit.
edo, akaso, horixe bera baina baiezko moldera ekarria:
Ezer ez dakidala soilik dakit.
Ea zer iruditzen zaizkien horiek.
»
Theklan (eztabaida) 12:09, 3 otsaila 2024 (CET)Reply
Dakidana da ezer ez dakidala? Urtar (eztabaida) 14:31, 3 otsaila 2024 (CET)Reply
Itzulpen ona da, Urtar, baina kontua da ez duela erabilerarik: Googlek dakarren emaitza bakarra eztabaida orri honetakoa bertakoa da. Hain esaldi ezaguna izanik, ez dagokigu asmatzen ibiltzea: egokiak diren eta erabilera duten aukeren artean, bat hartu beharko dugu.
Nik dagoen bezala utziko nuke: egokia da, erabilera badu, eta lehendik egindako lan ona alferrik aldatzen ibiltzeari zentzurik ez diot ikusten. Hala eta guztiz ere aldatzea beharrezkoa dela jotzen bada, Ezer ez dakidala baino ez dakit aukera hartuko nuke: hori ere egokia da eta horrek ere badu erabilera.
Artikuluak behar-beharrezkoa duen aldaketa, hori bai, Filosofia fakultatetik adierazitako edukiarena da. --Xabier Armendaritz   2024-02-06, 12:35 (UTC)
Eskerrik asko, Xabier, baina uste nuen Oraina itzulpen egokiago bat eskatzen ari zela. Oker ez banago, hori da Filosofia fakultatekoek Theklani eman diotena mezuan.
Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik esaldiak ez du ematen tradizio handirik duela euskaraz, eta itzulpen egokiena denik ere ezin da ziurtatu. Erabilerari kasu egin nahi badiogu, Wikipediako egiaztagarritasunari buruzko iturri fidagarrien politika jarraitzea proposatzen dut. Kasu honetan, Andoni Olariagak bere "Erlatibismoa eta egia ostea" delako tesi doktoralean [[1]] esaldi hau dakar: dakidan bakarra da ezer ez dakidala. Erreferentzia hau tokiko aldizkariak eta twitter baino fidagarriagoa delakoan nago.-Urtar (eztabaida) 14:47, 6 otsaila 2024 (CET)Reply
Ez dakit zenbateraino merezi duen honenbeste buelta ematea izenburuaren gai honi: Dakidan bakarra da ezer ez dakidala esaldiak hiru agerpen besterik ez du, eta tesi horretan behin bakarrik ageri da eta ez da tesiaren gai nagusietako bat. Dena dela, aldatu nahi baduzu, aurrera. Kezkatzen nauena da eztabaida orri potolo-potoloa egin dugula, lehendik egokia zen izenburu bat aldatzeko, eta eduki desegokiak (Filosofia fakultatetik azaldu digutenez) bere horretan dirauela. Eta autokritika ere baden hau esanda, banoa nire ahuntzak zaintzera... --Xabier Armendaritz   2024-02-06, 14:31 (UTC)
"Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik" orrira bueltatu.