Eztabaida:Euskaltzaindia
Euskaltzaindia Espainiako Alfonso XIII erregeak sortu zuela dioen esaldia ezabatu dut datu hori okerra baita: Alfonso XIIIak Oñatiko kongresuaren inaugurazioan parte hartu zuen 1918an, hitzaldi bat emanez, baina Euskaltzaindia ez zuen berak fundatu. Euskaltzaindia Oñatiko kongresuan sortu zen, baina ez erregeak sortuta, baizik Diputazioek onetsirik. Gaur egun "Real Academia" titulua badu ez da Alfonso XIIIak emanda, baizik Juan Carlos-ek 1976an (ez lehenago).
--Luki 00:36, 24 Abendua 2007 (UTC)
NA onarpena aldatu
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du. Azken erabakia:
Iruzkina: Artikulua ona da (zuzena/egokia), behar bezala wikitua, eta orain erraz irakurtzen da, baina gaiaren garapenaren aldetik gorabeheratsua da. -Iñaki LL (eztabaida) 23:10, 15 apirila 2017 (UTC) |
Kritika atala aldatu
Kaixo! Bereziki Plazaberri, artikuluan duzun interes berezia dela eta. Atal bat desorekatua egon badaiteke ere, "kritika" atala kentzea ez dago soberan. Izan ere kritika horiek behin baino gehiagotan entzun izan dira, eta erreferentziatuak daude. -Theklan · · 14:34, 26 maiatza 2017 (UTC)