Aupa! Ez dakit nola aldatu infotaulako informazio hau (taula izorratu gabe): herria atalean "Trebiñu" jartzen du, eta hori ez da zuzena (Trebiñu eta Argantzun udalerriak baitira, eta biek osatzen dute Konderria). --Orereta (erantzunak) 16:00, 13 Maiatza 2008 (UTC)

Nik egin nuen txantiloia, nik begiratuko dut.--Assar; (erantzun hemen) 16:38, 13 Maiatza 2008 (UTC)
Eginda.--Assar; (erantzun hemen) 16:54, 13 Maiatza 2008 (UTC)
Primeran! --Orereta (erantzunak) 17:05, 13 Maiatza 2008 (UTC)
Baina ez genuke Udalerri infotaula ipini behar, eta ez Auzoarena? --josugoni (erantzun hemen) 18:17, 13 Maiatza 2008 (UTC)
Gainera, Argantzun (izen ofiziala La Puebla de Arganzón) Arabako udalerria da, esatea gehiegitxo dela uste dut. Argantzun, Burgosko probintzia da, nahiz eta gero arazoa argitu daitekeen. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 18:52, 13 Maiatza 2008 (UTC)
Bai, nire ustez udalerriarena jarri behar da eta Burgosko udalerria dela jarri. Gero garatuko dugu guzti hori, zergatia, jendearen nahia zein den eta Trebiñurekin dagoen afera osoa. Berez sarreran ere hori jarri daiteke, hau da, Burgosko probintziako euskal udalerria dela jar daiteke eta ez da gezurrik esaten. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:58, 13 Maiatza 2008 (UTC)
Egia da, Argantzunek herri infotaula eraman beharko luke. Beste kontuarekin ere ados nago, are gehiago, Trebiñuko Konderria artikuluaren hasiera ere berregin egin beharko genuke.--Assar; (erantzun hemen) 19:47, 13 Maiatza 2008 (UTC)
Infotaula nik sartu nuenez, nik aldatuko dut axola ez bazaizue.--Assar; (erantzun hemen) 19:47, 13 Maiatza 2008 (UTC)
"Argantzon" orrira bueltatu.