Aita gurea aldatu

Aupa! Ez dakit Gure Aitaren bizkaierazko bertsioa erabil geinkenentz, baina oker ortografiko batzuk badekoz be. —Aurreko iruzkin sinatugabea [[Lankide:Whoever |Whoever ]] ([[Lankide eztabaida:Whoever |eztabaida]] • [[Special:Contributions/Whoever |ekarp.]]) lankideak idatzi du (data: 2013-08-21, 16:54).

Entziklopedia honetan euskara batuan idaztea da araua; bestalde, Aita gurea jartzea bera ere ez da oso itxurazkoa: zegoen bezala, anekdotikoa da, eta ez entziklopedikoa. Adibidez, «frantses», «ingeles» edo «gaztelania» artikuluetan ez dugu Aita gurerik jarri, ez eta beharrik ere. Beraz, ezabatu egin dut atal hori. --Xabier Armendaritz   2013-08-21, 15:06 (UTC)

Nik ez dut anekdotikotzat hartzen: adibide moduan primeran dago (testu txiki bat). Beno, aramear alfabetoz balego, askoz hobe. --Marklar (eztabaida) 17:18, 21 abuztua 2013 (UTC)

Interesgarria da, dudarik gabe, baina ez dut uste entziklopedikoa denik: ez da horrela jokatzen gaur egungo entziklopedia eredugarrietan, eta ez dugu guk horrela jokatu goian aipatu ditudan eta landuago dauden beste artikulu horietan, adibidez. Informazio bat interesgarria izateak ez du esan nahi entziklopedikoa denik, entziklopedia honetako artikulu jakin batean sartzea egoki denik («Aita gurea munduko hizkuntzetan» izeneko artikulu hipotetiko batean, esaterako, bete-betean litzateke egoki aramerazko Aita gurea sartzea).
Dena dela, aramerazko Aita gurea eta haren itzulpena jarri behar diren ala ez, eztabaida orri honetan erabakiko da, baina garbi dagoena da euskarazko bertsioak euskara batuan izan behar duela: ez bizkaieraz, ez gipuzkeraz, ez nafarreraz... Beraz, euskara batuan jarri ezean, ezabatu egin beharko da. --Xabier Armendaritz   2013-08-21, 23:14 (UTC)
"Aramera" orrira bueltatu.