Eztabaida:1936an arrasatearrei egindako sarraskiak

Latest comment: duela 10 hilabete by Draza Mihailovitx in topic Aldaketa batzuk

Triskantza aldatu

Kaixo Draza Mihailovitx, zorionak artikulu honetan murgiltzearren, itxura ona dauka. Gauzatxo bat: nire ustez, "triskantza" ez da egokia hemen, lausoa baizik. Ikus Elhuyar hiztegian. Niri gogora etorri zaidan lehen hitza gaztelaniaz, "estropicio" izan da. Errepresioa bada, errepresioa jarriko nuke zuzenean. Hilketak bada, hilketak. Erreferentzia baterako, nik hau egin nuen izenburu generikoago bat erabiliz, balio baldin badizu. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 16:11, 29 iraila 2019 (CEST)Reply

Iñaki LL "Sarraskia" jarri dut hasierako parrafoan, baina ez dakit izenburua nola aldatu...--Draza Mihailovitx (eztabaida) 20:51, 29 iraila 2019 (CEST)Reply
@Draza Mihailovitx: Nire iritzirako, entziklopedia baterako ez da izenburu egokiena. Hasteko, "arrasatearren kontra" orokortze bat iruditzen zait. Bestalde, sarraskia esango nuke dela toki batean une jakin batean egiten dena, adibidez, denak hartu, mendira eraman, eta bertan akabatzea. Sarraskiak (pluralean) koherenteagoa ematen du, hiru edo lau alditan egindako masa hilketak izan baziren. Beraz, nire iradokizuna izango litzateke Gerra Zibileko Arrasateko errepresioa/hilketak/sarraskiak (1936), izenburu oso luzea ez izateko, artikuluei talde identifikazio bat emateko eta orain arte Gerra Zibilaz egindako lanen haritik, ikus Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian.
Bestalde, hilketez gain, bertan 1936an egondako errepresioa ("izu urdina"), oro har, kontatu nahi izanez gero, "errepresioa" hitza erabiliko nuke: hilketak, kaleratzeak, isunak, euskara hitz egiteko debekuak, umiliazioak, etab. -Iñaki LL (eztabaida) 21:57, 29 iraila 2019 (CEST)Reply
Erraza duzu izenburu mugitzea. Goiko menuan, Gehiago fitxa behera zabaldu, "Mugitu" aukeran klikatu, eta hor esaten dizuna jarraitu. Bestela, lasai, nik mugituko dut. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 21:59, 29 iraila 2019 (CEST)Reply
Pentsatu nuen "Arrasateko sarraskiak" jartzea, baina akats bat du horrek, izan ere hilketak ez ziren Arrasaten eman. Bestetikm "arasatearren sarraskiak" bezalako izenburu batek zialdu egingo zukeen heriotzak arrasatearren egin bazituzten edo hildakoak euran izan ziren ulertzea.Bestalde, "errepresioa" ere ez zait egokia iruditu, hemen hilketez bakarrik ari bainaiz, ez bestelako errepresioaz (hilketez haraino doanaz). Zer izenburu okurritzen zaizu zuri?--Draza Mihailovitx (eztabaida) 22:25, 29 iraila 2019 (CEST)Reply
Denak Arrasaten egin ez baziren, nik "Arrasatearren hilketak/sarraskiak (1936)" edo "1936ko arrasatearren hilketak/sarraskiak" erabiliko nuke. Labur eta argi; gainerako detaileak testuaren gorputzean... -Iñaki LL (eztabaida) 23:13, 29 iraila 2019 (CEST)Reply
Hori (Arrasatearren sarraskiak) zatekeen egokiena, baina beldurra diot horrekin jendeak ez baduen ulertuko "Arrasatearrek egindako sarraskiak", "Arrasatearren kontrako sarraskiak" baino. Horregatik jarri dut "Kontrako" hitza.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 21:47, 30 iraila 2019 (CEST)Reply
Hitz hurrenkera hori oso bihurria da, alegia, euskaraz, "kontrako sarraskia" ez zait naturala egiten, non eta ez den "juduen/komunisten kontrako sarraskia", edo horrelakoak, esan nahirik espresuki horrelakoak izatearren egin zietela hori (judu/komunista/etab.). Niri ez zait arrasatearrak egileak direnik bururatu, pasiboak direla baizik (arrasatearrek jasan). Hala ere, beharbada Xabier Armendaritzek edo Koldo Bigurik badute irizpide bat honen inguruan. -Iñaki LL (eztabaida) 22:27, 30 iraila 2019 (CEST)Reply

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Bat nator Iñakirekin, kontrako sarraskia hori ez dela egokia. Izan ere, pentsa genezake beste jende batzuk sarraskitu zituztela, arrasatearren kontra egiteko; adibidez, eibartarrak hil zituztela, arrasatearren kontra egiteko.

«Arrasatearrak sarraskitzea (1936)» izan liteke anbiguotasunari ihes egiteko aukera bat. Edo, luzexeago, «Altxamenduaren aldekoek arrasatearrak sarraskitzea (1936)», edo «Errepublikaren aurkakoek arrasatearrak sarraskitzea (1936)». Beste aukera bat: «Arrasatearrei egindako sarraskiak (1936)».

Agian hobeto funtzionatuko luke azken horrek —«Arrasatearrei egindako sarraskiak (1936)» izenburuak—, izen sintagma huts-hutsa delako; hori bai, tradiziorik ezaren eragozpena du, nahiz eta ondo sortua den eta tradizioan oinarrituta dagoen (tradizioan erabili izan dena Urliak egindako sarraskia da).

Aipatu ditudan lau aukera horietako edozein erabiliko nuke. Ea baten bat egoki ikusten duzuen edo beste hobeago bat asmatzeko bidea ematen dizuen. --Xabier Armendaritz   2019-10-01, 08:52 (UTC)

Bai, nik ildo beretik jokatu nuke. Nominalizazioa ez dut oso gogoko, eta nire ustez «Arrasatearrei egindako sarraskiak (1936)» eredu ona da, beharbada «Arrasatearrei eragindako sarraskiak (1936)» gustukoagoa. -Iñaki LL (eztabaida) 12:58, 1 urria 2019 (CEST)Reply
Hor eragin aditzak arrisku handia dakar: barrea eragin dit bezala (hau da, «barrea eginarazi dit»), «Arrasatearrei eginarazitako sarraskiak» ulertu liteke, hots, arrasatearrek beste jende batzuk hil behar izan zituztela, behartuta... --Xabier Armendaritz   2019-10-01, 11:23 (UTC)
Nire ustez, "eragin" aditzak galdu egin du hor zentzu etimologiko hori, erabilera faltaz, batez ere, baina ingelesez dioten bezala, fair enough. -Iñaki LL (eztabaida) 15:19, 1 urria 2019 (CEST)Reply
Ekarri eragin, etorri eragin («etorrarazi», «ekarrarazi») eta gisakoak bizirik daude Goierriko nire jaiotzako txokoan; eta, mendebaleko euskarako ezaugarria denez (ikus 10. adiera, Labayru hiztegiko «eragin» sarreran), segur aski bizirik izango da Arrasaten, zaharren artean besterik ez bada ere. --Xabier Armendaritz   2019-10-01, 15:08 (UTC)
Ados, Xabier. -Iñaki LL (eztabaida) 17:59, 1 urria 2019 (CEST)Reply

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Beno, Iñakikesan du "1936ko arrasatearren sarraskiak" ez dagoela gaizki. Zer moduz hori, Xabier Armendaritz Iñaki LL?--Draza Mihailovitx (eztabaida) 21:04, 1 urria 2019 (CEST)Reply

Nik, anbiguoa bada (niri ez zitzaidan bururatu, baina izan daiteke, bai), Xabierren formularen alde egingo nuke, "arrasatearrei egindako". -Iñaki LL (eztabaida) 21:09, 1 urria 2019 (CEST)Reply
Egina.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 22:49, 1 urria 2019 (CEST)Reply

Aldaketa batzuk aldatu

Kaixo, bi aldaketa egin ditut:

a) "Memoria" atala gehitu dut, baina momentuz soilik frankismoaren garaiko memoriari lotuta. Aukera dudanean osatuko dut. Izan ere, pasadizo bat irakurtzen nengoen eta horrekin egin dut topo.

b) Urangaren aipu batzuk pilatu egin ditut, aipu horiek erreferantzia-zenbaki ezberdinetan dispertso baitzeuden nahiz eta aipu bera izan. Draza Mihailovitx (eztabaida) 14:45, 16 maiatza 2023 (CEST)Reply

"1936an arrasatearrei egindako sarraskiak" orrira bueltatu.