Rosalind Franklin (roverra)

ExoMars rover» orritik birbideratua)

Rosalind Franklin[1] —lehenago ExoMars roverra izenez ezaguna— Marte esploratzeko egin asmo duten astromobil edo rover bat da. Europako Espazio Agentziak eta Errusiako Espazio Agentzia Federalak elkarlanean darabilten ExoMars misioaren barnean dago. 2020ko uztailean Marterantz jaurtitzea zen asmoa;[2] gero, 2022. urtera atzeratu zuten proiektua.[3]

Rosalind Franklin
ExoMars prototype rover 6 (cropped).jpg
Ibilgailuaren prototipoa, Ingalaterrako Hatfield udalerrian.
Erakundea ESA eta Roskosmos
Enpresa nagusiak Roskosmos, Astrium eta Airbus
Misio mota Marteren ikerkuntza
Jaurtiketa data 2022ko abuztua-urria
Jaurtiketa ibilgailua Proton-M
Misio iraupena 7 hilabete inguru
Webgunea ExoMars
Masa 310 kg

Gaurko egungo egitasmoaren arabera, errusiar anezka eta jaitsiera moduluak ibilgailua Marteren gainazalean ipiniko du. Behin gainazalean onik eta seguru dagoela, eguzki-energiaz dabilen ibilgailuak Marten sei hilabete iraungo lituzke, bizi arrastoen bila. 2016tik Marte orbitatzen duen ExoMars Trace Gas Orbiter sateliteak Rosalind Franklin ibilgailuak bidalitako datuak Lurrera igorriko lituzke.

Izena Rosalind Franklin kimikari eta DNA ikertzailearen omenez jarri zioten.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Amos, Jonathan. (2019-02-07). «Mars rover named after Rosalind Franklin» BBC News Noiz kontsultatua: 2020-05-11.
  2. (Ingelesez) «Second ExoMars mission moves to next launch opportunity in 2020» www.esa.int Noiz kontsultatua: 2020-05-11.
  3. (Ingelesez) «ExoMars to take off for the Red Planet in 2022» www.esa.int Noiz kontsultatua: 2020-05-11.

Kanpo estekakAldatu