Euskal arrosarioa otoitza egiteko erabiltzen den bihi-sorta katolikoa (arrosarioa) da, Euskal Herrian hedatua[1]. Egurrezkoa edo metalezkoa izan daiteke eta 4 zentimetro inguruko zulo bat dauka erdian hatza sartzeko. Goialdean gurutze bat du, Gure Aita otoitza sinbolizatzen duena, eta zirkunferentziaren inguruan hamar esfera txiki ditu, Agur Maria sinbolizatzen dutenak. Askotan lauburu batekin eta Ongia ene gogoa leloarekin apainduta dago[2].

Lepoko bitxi moduko euskal arrosarioa

Euskal arrosarioa bihi-sorta ohikoa baino txikiagoa da eta erraz ezkuta daiteke arroparen azpian. Lepoan eraman daiteke kate batean[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Béaloideas. The Society, 13 or..
  2. a b (Frantsesez) «L'Euskal arrosarioa» Visio: anecdotes, contes et légendes du monde entier: 2-3..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.