Ireki menu nagusia

Euskal Herriko historiaurreko zeramika

Zeramika historiaurreko garaitik egiten den eskulangintzako jardueretariko bat dugu. Euskal Herriko zeramika Neolitoan izan zen, K. a. 3. milurtekoan, beste kulturetan pasatu zen bezala eta abeltzaintza eta nekazaritzatik lotutako produktuak gordetzeko beharretik sortu zen. Euskal Herrian Iberiar penintsulako gainerako lurretan baino pixka bat geroago hasi bide zen, zurezko ontziak (hala nola kaikua) erabiltzeko ohitura zegoelako.

Lehengaia ingurunetako buztina izaten zen, hasieran landugabea; denborarekin, hainbat prozesutik pasatzen zuten, emaitza hobeak lortzearren.

Leizetako zeramikaAldatu

 
Arrautza formako ontzia, intzisioz eginiko apainketa geometrikoarekin
 
Maskorrekin egindako dekorazioa

Leizeak etxebizitza zein ehorzketarako erabiltzen ziren eta forma eta tamaina ugari zituztelarik. Bertan zeramika ontziak toki ezberdinetan aurkitu dira, barrualdean, erdialdean zein sarreran. Lehen garaietako zeramika akatsez betea zen (lehengai eta teknika primitiboengatik) eta honek itxura lakarra ematen dio.

Erabilitako buztina landugabea izaten zen orokorrean zikinkeri eta ezpurutasun ugariekin, nahiz eta batzuetan eta denborarekin batez ere, buztin finagoak erabili.

Teknikari dagokionez, pastillajea izeneko teknika zen ohikoa (buztin zatiak gehituz ontzien paretei), gutxi batzan landare fibra egindako saskiak molde bezela erabiltzen zirelarik.

Tipologiari dagokionez, aniztasuna handia dago aurkitutako ontzietan. Gehienak globo edo oboide formakoak eta tamaina ezberdinetakoak dira.

Denborarekin eta formak konplexuagoak diren heinean lepoa gehituko zaie ontziei. Hormetan zein oinaldean zuloak dituzten ontzi asko aurkitu dira garai hauetakoak. Esnea eta bestelako edarien azalpenarekin lotzen dira, irazkin itxurako ontzi hauek.

Apainketari dagokionez, gehienetan maskorren inpresioa, lineal zein puntako arraildurak erabiltzen zituzten. Hauek material ezberdinekin egiten ziren buztina oraindik hezea zegoelarik.

Trikuharrietako zeramikaAldatu

 
Ontzi kanpaiforme baten kopia, Museo Arqueológico Nacional (Madrid)

Euskal Herrian trikuharriak oso ugariak izan ziren eta hilobiratzeak egiteko erabili ziren. Euskal lurraldeetan aurkitu izan direnen gehiengoa, %70a, 700-1200 metroko altueran kokatuak eta irregularki banatuta daude. Forma eta egiturak orokorrean sinpleak izanagatik badira konplexuagoak ere, irekiak, itxiak, laukizuzenak, poligonalak, kamara soilik edo korridorearekin,... Tamainari dagokionez, zonalde altuetan, jende gutxi bizi den herrixken inguruan kokatuta daudenak, txikiak dira populazio handiagoa duten komunitateekin alderatuz (non 2 metrotako altuera izatera iristen diren). Orokorrean, ganberaren luzera zabaleraren bikoitza izan zitekeen. Megalitoen barruan hileta altxorrak aurkitu dira eta hauen artean zeramikako ontziak.

Lehengaia zikinkeri askoz betetako eta erdizka landutako buztina da eta leizetako piezetan bezala denborarekin kalitate hobeagokoak erabiliko dira. Ontziak eskuz egiten ziren pastillajez eta aurkitutako lanetan ikusten den bezala tornu antzeko sistema bat erabiliz.

Formari dagokionez, bi garai bereizi behar dira. Lehenengoa, aurrekanpaiforme izenez ezagutzen da, eta arrautza formakoak, irekiak eta oinarri hemisferikoa eta itxia eta oinarri lauak dira ugarienak.

Bigarrena kanpaiformea da, izenak berak esaten duenez kanpai formakoak izateagatik bereizia. Buztin landuagoa eta dekorazio espezifiko bat erabiltzen zuten. K. a. 2. milurtekoan hasi ziren, eta ontzigintza aurreratuago bat azaldu zenean desagertu.

Burdin aroko euskal zeramikaAldatu

K.a.ko 1000. urtean kokatzen gara. Klima aldaketa zela eta bi gertaera garrantzitsu aipatu behar dira. Alde batetik indoeuropar tribuen etorrera eta bestetik gizonak kobazuloak utzi zituen eta zelaietan etxeak egin zituzten.

Une honetan barietate, kalitate zein kantitateak gorantz egin zuen. Apainketak ere konplexuagoak eta ikusgarriagoak ziren. Beti ere lehenagotik egiten ziren ontzi xumeak egiten utzi gabe. Buztina landuagoa erabiltzen zuen, purifikazio prozesu batetik pasatzen zituzten. Buztin gehienak ilunak ziren baina kolore argiagoko buztin finak ere erabili ziren. Teknikari dagokionez eskuz zein torno mantsoarekin egiten zuen lana. Egosketa prozesua ere hobetu egin zen tenperatura gehio lortzean ontzien kalitatea hobetuz. Ordu arte erabili zituzten formekin jarraitzeaz aparte, berriak ere landu zituzten. Arrautza formakoak ziren nagusienak eta asko lepodunak ziren. Apainketan egin ziren aldaketarik haundienak. Ordurarteko apainketa xumeak orain konplexutasun haundiago izango dute eta bost taldeetan banatzen dira: inzisio, exzisio, inpresio, erliebea eta kromatikoa (azken hauek oso gutxi).

Zeramika zeltiberiarraAldatu

 
Zaragozako museoan dagoen ontzi zeltiberikoa

800.urtea inguruan iritxi ziren zeltak penintsulara Europa erdialdetik. Prduan bertan zegoen herri iberoarekin elkartzean zeltibero izenez ezagutzen diren tribuak sortu ziren. Ez dago argi Euskal-Herrian izan zuten eragina, baina hegoaldean zenbait arrastro aurkitu izan dira, nahiz eta eragin hau etzen haundiegia izan eta beti azpimarratu behar da lehenagoko kulturak zeltiberikoa irentsi zuela. Araban aurkitutako ontziak inportatu egin zirela pentsatzen da baina ezin daiteke ez zirela bertan egindakoak. Teknikoki ordurarte egiten zirenak Euskal-Herrian baino hobeak ziren. ------ tetik hartutako eraginagatik ziurrenik. Buztinak nahiko fiank ziren eta egosketa ere ezagutzen zena baino hobea zen. Torno azkarra erabili zuten eta forma aldetik bariedade haundia zegoen. Apainketari dagokionez kolorearen erabilera nabarmena da bai motibo geomitrikoetan zein figuratiboetan (fitomorfo, zoomorfo zein antropomorfoak).

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

  • [1] (Gaztelaniaz)