Argiope edo Telefasa (antzinako grezieraz: Τηλέφασσα), greziar mitologian, Tiroko erregina zen. Kasuren batzuetan, Niloren, izen bereko ibaiaren jainkoaren alabatzat hartzen zen. Zenbait seme-alaba izan zituen, horien artean, Europa, Zilix eta Kadmo. Bere senarra Agenor izan zen, edo, ziuraski, Fenix, Kadmo, Europa eta gainontzeko anai-arrebak, Fenixen seme-alaba ziren bertsioan.

Argiope
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k) Agenor (en) Itzuli
Seme-alabak Europa, Zilix, Kadmo, Phoenix (en) Itzuli, Fineo eta Thasus (en) Itzuli

Zeusek, Europa loreak biltzen ikusi zuenean, berehala maitemindu zen berataz, eta bahitu egin zuen, zezen zuri bihurtuz. Argiope, bere seme-alabekin batera abiatu zen Europaren bila, baina Trazian, nekatuta hil zen, non Kadmok lurperatu zuen.

Kanpo estekakAldatu