Greziar mitologian, Euribia (antzinako grezieraz Εὐρύβια Eurúbia edo jonieraz Εὐρύβιη Eurúbiê. "indarkeria zabala", εὐρύς eurúsetik, "handia", "zabala" eta βία bíatik, "indarra", "indarkeria"), pontide bat da, Gea eta Pontoren alaba.

Euribia
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa
Domeinua itsasoa
Familia
Aita Ponto
Ama Gaia
Ezkontidea(k) Krio
Seme-alabak Astreo, Perses eta Palas

Jatorrizko itsas jainkosa txiki bat zen (Nereo, Taumante, Fortzis eta Zetorekin batera), Poseidonen agindupean. Batzuetan, (inongo fundamenturik gabe), titanidetzat hartzen da, Krio titanaren emaztea izateagatik, honekin, Palante, Astreo eta Persesen ama izan zelarik. Berari buruz, harrizko bihotz bat zuela esaten zen.

Izen bereko beste pertsonaia batzukAldatu

Kanpo estekakAldatu