Eugène Atget

Eugène Atget (Libourne, 1857ko otsailaren 12a - Paris, 1927ko abuztuaren 4a) frantziar argazkilaria izan zen.

Eugène Atget
BNF - Portrait d'Eugène Atget - 1890 - 001.jpg
Bizitza
JaiotzaLibourne1857ko otsailaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 14. barrutia1927ko abuztuaren 4a (70 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, artista eta architectural photographer (en) Itzuli
Izengoitia(k)Atget, Jean Eugene Auguste; Atget, Eugene

Discogs: 2380237 Edit the value on Wikidata

Zazpi urte zituenetik umezurtz, amaren aldeko aitona-amonek hazi zuten. Hainbat ofizio izan zituen: merkataritza-nabigazioan aritu zen, aktorea izan zen eta margotzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan.

1888an egin zituen lehen argazkiak, eta 1890az geroztik argazkigintzan aritu zen profesionalki Parisen. Argazkigintza dokumentalaren aitzindaria izan zen. Parisko arkitektura eta kaleko eszenak dokumentatu zituen modernitatearen ondorioz desagertu aurretik. Argazki gehienak Berenice Abbottek argitaratu zituen Atget hil ondoren. Surrealistentzako inspirazio bihurtu zen, baina ez zen bizi izan arrakasta ezagutzeko.

ArgazkiakAldatu

Kanpo estekakAldatu