Eukalipto gorri
Eukalipto gorria[1] (Eucalyptus camaldulensis) mirtazeoen familiako eta eukaliptoen generoko zuhaitza da. Munduko leku askotan landatutako espeziea da. Jatorrizko Australiakoa da, eta oso hedatuta dago, batez ere ur-ibilguetatik gertu.[2] Australiako zuhaitz ezagun eta ikono bat da. Itzal ona sortzen du Australia erdialdeko muturreko tenperaturetarako, eta ibai-bankuak egonkortzen ditu, lurzorua atxikiz.
Eukalipto gorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Myrtales |
Familia | Myrtaceae |
Leinua | Eucalypteae |
Generoa | Eucalyptus |
Espeziea | Eucalyptus camaldulensis |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | River Red Gum (en) |
Deskribapena
aldatu20 metroraino hazten da, eta batzuetan 45 metroko altuerara ere iristen da; bere azal lodia (3 cm) harrotua da, gorrixkak, grisak, berdexkak eta zurixkak nahastuz.[3]
Eukalipto gorriak "alargun egile" ezizen erdeinagarria du, aurretik abisatu gabe adarrak galtzeko duen gaitasunagatik (sarritan, enborraren diametroaren erdia). Adarrak mozteak ura aurrezten laguntzen du eta/edo bere egur hauskorraren emaitza da.
Laborea
aldatuE. camaldulensis azkar ernetzen da hazi freskoetatik zein hotz lehorreko baldintzetan biltegiratutakoetatik. Eta laster hartzen du lehortearen aurkako erresistentzia. Bonsai bikaina da, eta ondo ernetzen da oinarritik eta apize epikormikotik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Eukaliptoa» Tknika.
- ↑ Wilson, N.. (1995). The Flooded Gum Trees: Land Use and Management of River Red Gums in New South Wales. Sydney: Nature Conservation Council of New South Wales.
- ↑ (Ingelesez) Hill, Ken. Eucalyptus camaldulensis. Royal Botanic Garden Sydney.