Ireki menu nagusia

Etxauzia Nafartarren Etxea elkartea

Etxautz gaztelua Baigorrin.

Etxauzia Nafartarren Etxea elkartea Ipar Euskal Herrian Euskal Herri osoari begira sortutako proiketu kultural zabala da. Lehen helburua herri nafar horretan dagoen Etxautz gaztelua erostea da han mota guztietako ekintzak antolatzeko. Hori lortzeko Ipar zein Hegoaldeko partaideak baina baita ere euskal diasporaren partaideak erakarri nahi dituzte, haien hitzetan "Munduko Euskal Etxe guztien Ama" eraikitzeko. 2017an elkarteak 215 kide eta 2.500 sustengatzaile ditu, Kattalin Saint-Marie koordinatzaile nagusia izanik.

Ideiaren jatorriaAldatu

Asrim senar-emazteak, Miamin bizi den bikote aberats bat, XVI. mendeko Etxautz gazteluaren jabeak dira. Bikoteak udako egonaldia egiten du gazteluan baina adinean sartuta daude eta, horregatik, gaztelua salgai jartzea deliberatu zuten duela gutxi. Horren berri izatean, baigorriar talde batek gaztelua euskaldunon eskuetara itzuli behar zela pentsatu zuen, eta eraikina erosteko 2016an kanpaina abiarazi zuen, «Euskaldun bat, euro bat» izenpean. Kanpainak arrakasta dezente izan zuen lehenengo fasean eta 2017an kanpainaren bigarren faseari ekin dio zion Etxauzia Nafartarren Etxea elkarteak.

ProiektuaAldatu

Elkartearen helburua mila urtean herritarrentzat itxita egon den eraikin honen jabe egin eta herritarrei zabaltzea da. Horren bidez Ipar Euskal Herriaren barnealde osoa biziarazi, ekonomikoki, kulturalki, linguistikoki egin nahi diote. Baina proiektua ez da Baigorritarrentzat bakarrik, euskal herritar guztientzat baizik. Gazteluan ekimen desberdinak kokatuko dira: Lantegi Elkartea, Ondarearen interpretazio zentroa, kultur ekimenak eta ikuskizunak egiteko gunea eta diasporari eskainiko zaikion zerbitzu desberdinak.

EgituraAldatu

Etxauziaren jabeak herritarrak izango dira eta beraz kudeaketa autogestioan oinarrituko da. Proiektu komunitarioa izango da, beraz. Lau lantalde jarri dira abian elkartean: ekonomia, kultura, ondarea eta diaspora. Laurak koordinatzeko administrazio kontseilu bat dago Kattalin Saint-Marie koordinatzaile nagusia izanik.

 
Mila urtetan gaztelua heritarrentzat itxita egon da.

PartaideakAldatu

Etxauzia Nafartarren Etxea elkarteak 225 bazkide ditu egun, asko Baigorrikoak, baina baita Ipar Euskal Herriko barnealde nahiz Euskal Herri osoko batzuk ere. 2.500 sustengatzaile ditu, halaber, tartean Euskal Herrian oso ezagunak diren pertsonak, esaterako Bernardo Atxaga, Kristiane Etxaluz, Maika Etxekopar, Miren Gaztañaga, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Itxaro Borda, Pedro Miguel Etxenike...

Elkartearen kontaktuaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu