Ireki menu nagusia

Mixel Bergouignan

baxenabar ekonomia sustatzaile, mahastizain, abertzale eta bakezalea

Mixel/Mizel Bergouignan (Baigorri, 1947ko abuztuaren 14a - ib., 2017ko maiatzaren 4a[1]) baxenabar militantea, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean oso sartua ibili zen.

Mixel Bergouignan
Bizitza
Jaiotza Baigorri1947ko abuztuaren  14a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Baigorri2017ko maiatzaren  4a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua eta nekazaria
Kidetza Iparretarrak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ezkerreko Mugimendu Abertzalea

Iparretarraken borroka armatuan kartsuki parte hartu zuen eta Herri taldeetan hasi zuen bere militantzia politikoa. Ezkerreko Mugimendu Abertzalean segitu zuen. Borroka integrala helburu, paraleloki, ekonomia ikuspegi kolektibo ta sozialetik "herriak bizi behar du" lema gauzatzeko bidean, hainbat lagun laborarirekin batera, hainbat laborarien kooperatiba sorrera ta kudeantzan parte hartu zuen. Baita ELB sindikatuan eta EHLGren sorreran (sorreratik bere heriotz egun arte parte hartuz).

Ekonomia sustatzaile kooperatiben bidez (besteak beste irulegiko mahastizainen kooperatiba, edota eztigar sargarno egileen kooperatiba, baina baita ere 80garren hamarkadan laborariek elgarrekin haien tresneria partekatzeko lehen CUMA, baita lehen esnetegi kooperatiben sorreran parte hartutakoa da), laborari (behi hazle), abertzale ezkertiar militantea.

Denbora luzez Irulegiko kooperabibaren arduradun izan zen. Alor honetan, Baxenafarroako ekonomiaren sustatzaile nagusietakoa izan da, Irulegiko sor-markarekin, beti ere kooperatiba eta helburu kolektiboak helburu. Azken urteetan asko bultza zituen sagarrondoak eta sagardoa ere.

Etxauzia Nafartarren Etxea elkartearen lehendakariorde zen.

Frantziako telebistak Iparretarrak erakundeari buruz egindako dokumentalean agertu zen militante gisa bere lekukotasuna ematen.

Bake prozesuan, 2011tik zegoen estatuekiko egoera desblokatzeko, eta presoekiko pausuaren helburura iristeko, armagabetze prozesuan parte hartuz ezagun egin zen [2]. 2017ko apirilean ETAren behin betiko armagabetzea lortzeko bitartekari lanak burutu zituzten Bakearen artisauak (edo Bakegileak) zeritzon gizarte zibileko taldeko kideetako bat izan zen.

ErreferentziakAldatu

Ikus gaineraAldatu