Etxaldea Proventzan Vincent van Goghek 1888an, Arlesn sortutako olio-pinturaren izenburua da. Sei aste geroago margolaria hil zen. Washingtongo Arte Galeria Nazionaleann gordeta dago. Tamainua 46 x 61 zm.koa da.

Etxaldea Proventzan
Jatorria
Sortzailea(k)Vincent van Gogh
Sorrera-urtea1888
IzenburuaFarmhouse in Provence
Ekoizpen lekuaArles
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak46,1 (altuera) × 60,9 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
BildumaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
Inbentarioa1970.17.34
JabeaGaston Bernheim de Villers (en) Itzuli

Historia aldatu

Adolphe Monticellik inspiratuta, Van Goghek, 35 urte zituenak, Proventzan bere trebetasun eta esperientzia piktorikoak areagotu nahi izan zituen. Inguru hura, argi eta garbi, Paris edo Herbehereak ez bezalakoa zen, klima bero eta lehorragoarekin, goi-lautaden eta mendien kontrateak zituen; eta artistak han aurkitu zuen "xehetasunak ezabatu eta formak sinplifikatzen zituzten distira eta argi bat, mundua japoniar estanpetatik miresten zuen eredu batera murriztuz", non "eguzkiak inguruak nabarmentzen zituen eta kolore-ñabardurak kontraste bizi gutxi batzuetara murrizten zituen".[1]

Garai aberatsa, baikorra, izan zen. 444 egun baino gutxiagoan 100 marrazki eta 200 koadro baino gehiago margotu zituen. Eta gainera 200 gutun baino gehiago idatzi zituen.

Deskribapena aldatu

Margolariaren beste lanetan ez bezala, hemen nahiko paisaia bukolikoa aurkitzen dugu, Proventzako izadi aberatsa. Argiak dena betetzen du eta kolore biziak daude nonnahi: loreak, hodeiak, zuhaitzak. Ikusleari bizkarra emanda nekazari bat ikusten da. Etxe ondoan belar-meta handiak ikusten dira eta, atzerago, beste eraikin bat ikus daiteke.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu