Estilo Inperial (frantsesez: Style Empire) neoklasizismo berantiar barruan kokatzen den arte-estiloa da. Izena Frantziako Napoleonek sortu zuen Lehen Inperiotik dator. Estilo hau batez ere eraikinen barruan landu zen: altzarietan, dekorazioetan, modan...[1]

Enperatrizaren logela Compiègne jauregian. François-Honoré-Georges Jacob-Desmalter egin zuen.
Napoleonen logela Versaillesen, Grand Trianon jauregian.

Jatorria. Propagandaren indarra aldatu

Nahiz eta duen izena, estilo hau batez ere Inperioa aldarrikatzea aurretik garatu zen, hau da, 1804 aurretik. Jatorri bat eman beharrean Italian, 1797an, eta Egipton, 1798an, Frantziako armadak aurrera eraman zituen kanpainak aipa daitezke. Frantzian, Estilo Inperial aurretik, Direktorio estilo eta Berrezarkuntza estiloak ezagutu ziren.

Charles Percier eta Pierre-François-Léonard Fontaine arkitektoek diseinatua, Napoleon I.aren aginduetara abiatu zen, eta abdikazioaren ostean jarraitu zuen Europan zein Amerikan zabalduz.[2] Hedaduraz, arkitektura-lanak ere izendatzen ditu, monumentu inperialak barne, eta Napoleon I.aren garaian pinturan eta eskulturan ekoitzitako propaganda-artea da.

Inperio estiloak XVIII. mendeko neoklasizismoaren ezaugarri izan ziren forma primitibo eta garbiak baztertu zituen, eta bereziki Luis XVI.a estilokoak, forma errepikakorrak, bitxikeria eta irmotasuna besarkatzeko. Napoleonek ere, bere garaian buruzagi iraultzaileek bezala, artean propaganda-boterea ikusten zuen. Estilo Inperialean sinbolo berberak ("ns", erle inperialak, arranoa) nonahi egoteak eta errepikatzeak Louvre eta Versaillesko Luis XIV.aren erregealdiko apaindura ugari gogorarazten zuen.

Frantziako enperadore berriarentzat arteak ez zuen balio hezitzailerik, baizik eta Inperioaren aintza adierazteko balio zuen elementua; gainera, artea jada ez zuten intelektualek gidatzen, baizik eta erregimeneko zerbitzariek eta funtzionarioek. Beraz, estilo hau ez zen Parisko gorte inperialean bakarrik garatu, baizik eta estatu sateliteen hiriburuetan zehar indarrez hedatu zen. Berehala, Napoli, Milan, Florentzia, Kassel edo Amsterdamgo jauregiek altzari bikainak jaso zituzten, Tuilerietakoekin lehian. Inperio estiloaren pean, Antzinaroaren eragina edukiz ezabatzen da, eta, aldi berean, formaren eta antzerkiaren balioa areagotzen da. Bere dekoratibismoak XIX. mendeko modak iragartzen zituen.

Adibide ospetsuak aldatu

 
Ameriketako Estatu Batuetako Etxe Zuriaren Blue Drawing Room, Washingtonen.

Urte horietan Frantziako enperadore-egoitzak berregituratu ziren eta horiek dira estilo honen adibide ezagunenak: Tuileriak jauregia, Saint-Cloud jauregia, Fontainebleauko jauregia, Compiègne jauregia, Grand Trianon. Jauregi hauetatik kanpo zenbait egoitz pribatuetan ere islatu zen estilo hau: Château de Malmaison, Hôtel Beauharnais.

Ezaugarri batzuk aldatu

  • Simetria zorrotza horma-konposizioetan eta gelen antolaketan.
  • Altzariak Luis XV.aren estiloko forma bihurgunetsuetatik edo Luis XVI.aren estiloko forma arinetatik urruntzen dira, eta itxura zurruna, trinkoa eta oinarrizko forma geometrikoak hartzen dituzte.
  • Apaingarriak, funtsean, gerrarekin lotutakoak (trofeoak, lantzak, faszeak...) edo klasikoak (esfingeak, lehoiak, arranoak, ninfak...) dira.
  • Batzuetan, Antzinako Egiptoko motibo exotikoak sartzen dira.
  • XVIII. mendean galdutako kolore bizi eta aseak berreskuratzen dira (urre kolore, berde, bioleta), zuria edo pastel tonuak ordezkatuz.
  • Altzariak ageriko egurrez egiten dira, margotu gabe. Egur ohikoak kaoba eta intxaurrondokoa dira.
  • Marketeria baztertu zuten.
  • Brontzezko inkrustazio landuak dira nagusi.
  • Altzari berriak: lit en bateau, psyche, "pied en sabre" aulkiak.[3]

Artistak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu