Espirografo (jostailua)
Espirografoa diseinu geometrikoak sortzeko jostailu bat da. Hipotrokoideak eta epitrokoideak bezalako kurba matematikoak marrazten ditu.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/97/Spirograph3.jpg/220px-Spirograph3.jpg)
Terminoa antzeko kurbak erakusten dituzten software aplikazio batzuk ere deskribatzeko erabilia izan da. Spirograph izen komertzialarekin, Hasbro, Inc. konpainia jostailu-egile multinazionalak erregistratutako produktua da.