Esneduna (nederlanderaz: ''Het melkmeisje edo, baita ere, De keukenmeid edo De melkmeid'') Johannes Vermeer herbeheretar artistaren margolan ezagunetariko bat da. Datazioa, artistaren lan gehienekin gertatzen den bezala, ez da zehatza. Oihal gaineko olio-margolan txikia da. Amsterdamgo Rijksmuseum museoan ikus daiteke.

Esneduna (margolana)
Jatorria
Sortzailea(k)Jan Vermeer
Sorrera-urtea1660
IzenburuaHet melkmeisje, The Milkmaid, La Laitière eta 牛乳を注ぐ女
MugimenduaBarrokoa
Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Jatorrizko herrialdeaHerbehereak
Ekoizpen lekuaDelft
KomisarioaPieter van Ruijven (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak45,5 (altuera) × 41 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass47I22311, 41A773, 41B23, 41C621, 41C6413, 41C222, 41C21, 41A7751, 42F51, 41A2, 41A33, 41A771 eta 41C211
Kokapena
LekuaGallery of Honour (en) Itzuli
BildumaRijksmuseum
InbentarioaSK-A-2344
JabeaPieter van Ruijven (en) Itzuli, Magdalena van Ruijven, Pieter van Ruijven (en) Itzuli, Lucretia Johanna van Winter, Hendrik Six van Hillegom (en) Itzuli, Jan Pieter Six VI (en) Itzuli, Pieter Hendrik Six van Vromade (en) Itzuli, Jan Six van Vromade (en) Itzuli eta Rijksmuseum
Historia
ErakusketakVermeer and the Masters of Genre Painting. Inspiration and Rivalry. (en) Itzuli
Vermeer (en) Itzuli
Gertaera nabarmenak1696ko maiatzaren 16a
Banaketa-kanal Amsterdam
1719ko apirilaren 12a
Banaketa-kanal Amsterdam

Deskribapena aldatu

Gaia egunerokotasunarekin lotutako genero-eszena bat da. Eszenan etxe baten neskame bat lanean ikus daiteke. Emakumea pitxarra batetik mahai gainean dagoen katilu batean esnea ari da botatzen. Mahai berean, lehen planoan, beste objektu batzuk daude: zumezko saskia, ogi zati batzuk eta pitxer urdin bat; multzoa benetako izadi hila da. Neskamea bere lanean erabat murgilduta dago, bestetik.

Gela apaindura gutxikoa da. Hormetan ez daude elementu dekoratiborik; lan-tresnak bakarrik: zintzilik dagoen saskia eta metalezko beste objektu bat. Dena dela, hormetan mantxak eta iltzeak ikus daitezke. Apaingarri bakarra ia lurrean dagoen lauza berinaztatu apainduen lerro bat; bitxiak dira azulejuetan ikus daitezkeen irudiak.

Gelari bazter batean dagoen leiho batek argi egiten dio.

Azterketa aldatu

Margolan honetan bi kontzeptu hasieran kontrajarriak nabarmentzen dira: monumentaltasunaren itxura eta, halaber, lasaitasunaren sentipena. Neskamean bere lanean buru-belarri sartuta dago, bere munduan murgilduta, gauza apalen mundu batean alegia. Esan da Vermeerrek emakumeari estatua klasiko baten keinua eman diola, hor, argipean lanean.

Kolore nagusiak urdinak eta krema-koloreen tonu desberdinak dira.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Egile Batzuk. (2010). Técnicas y medios artísticos. Centro de Estudios Ramón Areces S. A. ISBN 978-84-9961-002-3.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esneduna (margolana)