Esne Bidearen jatorria (Tintoretto)

Tintorettoren margolana

Esne Bidearen jatorria Italiako Pizkunde garaiko Tintoretto maisu berantiarraren margolan ospetsua da. Mihise gainean olio-pintura da, eta 1575-1580 artean egin zuen. Jatorriz Orleans bildumakoa, Londresko National Gallery museoan ikus daiteke gaur egun.[1]

Esne Bidearen jatorria (Tintoretto)
Jatorria
Sortzailea(k)Tintoretto
Sorrera-urtea1575
IzenburuaThe Origin of the Milky Way
Mugimenduamanierismoa
Veneziako eskola
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak149,4 (altuera) × 168 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaMilky Way (en) Itzuli
Kokapena
LekuaNational Gallery
BildumaNational Gallery eta Orleans Collection (en) Itzuli
InbentarioaNG1313
Argumentu nagusiaQ12637108 Itzuli

Esanahia aldatu

Mitoaren arabera, Herakles haurra bere erdi arreba zen Ateneak Herarengana eraman zuen. Ondoren, jainkosaren babesa garrantzitsua izan zen. Herak Herakles zaindu zuen pena eman ziolako. Bere bularra eskaini zion baina haurrak min eragin zion. Orduan Herak bere ondotik alde egin zuen eta haren bularreko esnea zeruetan zabaldu zen, horrela Esne Bidea sortuz.[2] Heraren esneari esker Heraklesek botere handiak, naturaz gaindiko eskumenak lortu zituen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu