Esloveniako Opera Antzokia
Esloveniako Opera Antzokia (eslovenieraz: Slovensko narodno gledališče Opera) Ljubljana hiriburuan dagoen Opera eta Balet antzokia da. Tivoli parkearen ertzean dago, Esloveniako Arte Galeria Nazionala eta Esloveniako parlamentuaren egoitzaren artean..
Esloveniako Opera Antzokia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Hiri-udalerria | Ljubljanako udalerria |
Koordenatuak | 46°03′11″N 14°30′04″E / 46.053°N 14.501°E |
Historia eta erabilera | |
Berreraikuntza | 1940 |
Berreraikuntza | 1998 |
Berreraikuntza | 2003 |
Berreraikuntza | 2008 |
Inaugurazioa | 1892 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuOperaren historia 1732an hasi zen Eslovenian, urte hartan Giuseppe Clemente de Bonomiren Il Tamerlano antzeztu zen. Gaur egungo eraikina 1890 eta 1892 artean altxatu zen. Jan Vladimír Hráský eta Anton Hruby arkitektu txekiarrek diseinatu zuten neo-pizkundeko estiloan. Hasiera batean Esloveniar eta Alemaniar operak eskaintzen ziren bertan baina 1911 urtean Alemaniarrek beraien Antzokia eraiki zuten (gaur egungo Esloveniako Antzoki Nazionala).
Eraikina
aldatuOpera Antzokiaren aurrealdean zutabe jonikoak eusten dute tinpanoa. Alboetan Alojzij Gangl eskultorearen bi estatua daude, tragedia eta komedia sinbolizatzen dituztenak.
Iruditegia
aldatu-
Esloveniako Opera Antzokia.
-
Tinpanoa.
-
Barnealdea.
-
Opera antzokia gauez.