Eskubeltz taldearen abenturak

Eskubeltz taldearen abenturak (jatorrizko alemanezko izenburua Die Abenteuer der schwarzen hand) 1965. urtean Hans Jürgen Press alemaniar idazle eta marrazkilariak idatzitako haurrentzako abenturazko eleberri bat da. Liburu hau jolas modura irakurtzen da: testua bakarrik ez, marrazkiak ere irakurri egin behar baitira.

Eskubeltz taldearen abenturak
Datuak
IdazleaHans Jürgen Press (1965)
Argitaratze-data1965
GeneroaHaur literatura eta abentura
Jatorrizko izenburuaDie Abenteuer der schwarzen hand
HizkuntzaAlemana
Herrialdea Alemania
Euskaraz
IzenburuaEskubeltz taldearen abenturak
ItzultzaileaPilar Iparragirre Lazkano
Argitaratze-data1985
BildumaXaguxar
Orrialdeak144
ISBN978-84-8331-350-3

Eleberri hau 1985an Pilar Iparragirre idiazabaldarrak euskaratu zuen.

Idazleak irakurleari kontakizunetan parte hartzeko aukera luzatzen dio, bertan irakurleak istorioan zehar agertzen diren misterioak konpondu edo asmatzeko asmoz hainbat marrazki edo ilustrazioetan agertzen diren pista edo zertzeladak topatu behar dituelarik. Orri bakoitzari bere marrazkia dagokio eta marrazki bakoitzean detektibetzan aurrera segitzeko behar den aztarna bat dago erdi-ezkutaturik. Irakurlea bera ere detektibe bihurtzen delarik.

Hans Jürgen Press eta Fritz Raab idazleek elkarlanean Stern alemaniar aldizkariko Stemchen haurrentzako gehigarrian hainbat kapitulu argitaratu zituzten. Kapitulu bakoitza bi zatitan banatua zegoen: lehenbizikoan neska-mutil taldea misterio baten aurrean topatzen zen, misterioari buruzko xehetasun ugariz osatutako marrazki edo ilustrazio bat zegoen, bigarrenean zertzelada hauek arazoa edo misterioa konpontzeko lagungarriak zirelarik. Hurrengo kapituluan aurreko kapituluko misteroaren soluzioa edo konponbidea argitzen zen. Kontakizun eta kapitulu guzti hauek bildu eta 1965an liburu bakar honetan argitaratu ziren.

Istorioa aldatu

Liburu honetako protagonista nagusia Eskubeltz izeneko gaztetxo talde bat, lagun koadrila hau denbora librean Kanal kaleko 49. zenbakiko teilatupe batean bildu ohi da, leku honi "aireportua" deitzen diote. Gaztetxo hauek batetik eta bestera gelditu gabe eta topatzen dituzten kasu eta misterio guztiak argituz joaten dira, adibidez: droga kasuak, lapurketa kasuak, sellu faltsuen kasu bat... Heuren kontakizun guztietan gaizkileren bat dago, eta Eskubeltz taldeko detektibe gazteek hura harrapatu arte ez diote bakerik emango. Jolas moduan irakurtzen da liburu hau, testua bakarrik ez, marrazkiak ere irakurri egin behar baitira.

Pertsonaiak aldatu

Euskarazko bertsioan Eskubeltz taldeko partaideak honako hauek dira:

  • Felix: taldeko buruzagia betaurrekoduna, oso mutil argia eta kasuak amaitzea gustatzen zaio, beti turuta batekin ibili ohi delarik.
  • Pottolo: Beti jertse marradun batekin doa.
  • Idoia: neska pinpirin eta buruagia.
  • Kiki Ka: Beti katagorri batekin doa.

Kasuak aldatu

Liburua lau atal edo kasutan banatua dago:

  • Etxe misteriotsua
  • Kastoreen aintzirako altxorra
  • Trafikanteen tunela
  • Zooko lapurreta

Kanpo estekak aldatu