Eskibel (euskaraz eta ofizialki Eskibel; gaztelaniaz Esquível) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da; 1928 arte Ariñiz udalerriaren zati izan zen.

Eskibel
 Euskal Herria
Eskibel 01.jpg
Kokapena
Herrialdea  Araba
Udalerria Gasteiz
Administrazioa
Geografia
Demografia
Biztanleria 3 (2015)

660 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren hego-mendebaldean kokaturik, hirigunetik 7,5 kilometrora dago, Gasteizko mendien osagai diren Gometxako muinoaren eta Eskibelgo atxaren azpian.

DemografiaAldatu

Herrixka oso txikia, XIX. mendean 22 biztanle zituen eta hamarkadek aurrera egin ahala biztanleriaren beheranzko joera mantendu da.

Eskibelgo biztanleria

OndareaAldatu

Biztanleria galerarekin batera, herrixkako eraikin asko abandonatu egin ziren eta horrela gaur egun herriko San Lorentzo elizaren egoera esaterako, nahiko txarra da.

Gometxako muinoaren gainean Eskibelgo gaztelua deritzonaren aurriak daude. Izatez, eraikin hau ez zen gaztelu bat, telegrafo optikoaren talaia bat baizik.

 
Eskibelgo gaztelua

Kanpo estekakAldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa