Eskandinaviar zuzenbide

Eskandinaviako herrialdeetako lege-sistema

Eskandinaviar zuzenbidea Europako iparraldeko herrialdeetako (Danimarka, Islandia, Norvegia, Suedia eta Suomi) lege-sistema da, zuzenbide kontinentaleko azpitaldea. Izendapena gaur egungo legedietarako nahi historikoetarako erabiltzen da, Eskandinaviako herri eta herrialdeetako lege-sistemen sorrerari buruzko eta haien antzekotasunei buruzko azterlanetan. Europako zuzenbide kontinentaleko iparraldeko adar ere esan izan zaio; eta zenbait historia- edo lege-testuingurutan, germaniar zuzenbidearen ataltzat hartzen da.

Europako zuzenbide kontinental mota guztiak legez, eskandinaviar zuzenbidea legeetan oinarritzen da, aurrekarietan funtsatutako anglo-amerikar zuzenbide-adarraren (common law) aldean.

XIX. mendea baino lehen, Europako herrialdeek administrazio eta legedi beregainak zeuzkaten. Hala ere, 1872an, Europako iparraldeko herrialdeek legegintza-elkarlana antolatu zuten. Horiek horrela, bereziki kontratuen eta merkataritzaren arloan zein sendiarekin, herritartasunarekin eta estradizioarekin lotutakoetan bost estatuek legedi bateratua lortu dute.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.