Eskala-erregela
Eskala-erregela edo eskalimetroa erregela berezi bat da, triangelu baten hiru aldeetan banatuta, edo hainbat erregela zapal muturretik elkartuz, eskala graduatu bat baino gehiago dituena. Maiz erabiltzen da eskala desberdinak dituzten marrazkietan neurtzeko. Ertzean eskala kalibratuak dituen eremua dauka eta nahikoa da haren ardatz longitudinalaren inguruan biratzea eskala egokia ikusteko. Erregelan ez dauden eskalak neurtzeko ere erabil daiteke (kalkuluak burutuz).