Escape from New York
Escape from New York (euskaraz New Yorketik Ihesi) 1981eko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Nick Castle gidoigilearekin batera idatzi zuen zientzia-fikziozko filma bat da. Kurt Russell, Lee Van Cleef, Ernest Borgnine, Donald Pleasence, Isaac Hayes, Harry Dean Stanton, Adrienne Barbeau eta Tom Atkins aktoreek antzeztu zuten.
Denborarekin kultuzko filma bilakatu zen. 1996an Escape from L.A. (Los Angelesetik Ihesi) izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua aldatu
1997. urtea. Gaizkile talde erradikal batek AEBtako presidentearen hegazkina eta berau ere (Donald Pleasence) bahitu berri ditu, baina bizirik ateratzea lortu eta New York hiri arriskutsuko kaleetan barna bakar-bakarrik bere kaxa ibili beharko du, bertan, segurtasun goreneko presondegia bilakatu den Manhattan eremua dago. Agintariak presidentea hil ez dezaten ohiko erreskate jendetsua burutzeko ezindurik daudenez, hura erreskatatzeko gizon bakar bat bidaltzea erabaki da. Hautatutako gizona "Suge" Plissken da (Kurt Russell), denek hiltzat jotzen zuten preso ezaguna.
Aktoreak aldatu
- Kurt Russell: Snake Plissken
- Lee Van Cleef: Bob Hauk
- Ernest Borgnine: Cabbie
- Donald Pleasence: AEBtako presidentea
- Isaac Hayes: New Yorkeko dukea
- Harry Dean Stanton: Harold "Burmuin" Hellman
- Adrienne Barbeau: Maggie
- Tom Atkins: Rehme
- Charles Cyphers: AEBtako estatu idazkaria
- Joe Unger: Taylor (ezabatutako eszenak bakarrik)
- Frank Doubleday: Romero
- John Strobel: Cronenberg
- Season Hubley: Chock Full o' Nuts kafetegiko neska
- Ox Baker: Slag, borrokalaria
- Debra Hill: konputagailuaren ahotsa (krediturik gabe)
- Jamie Lee Curtis: filmaren hasierako narratzailea (krediturik gabe)
Ikus gainera aldatu
- Escape from L.A. (1996, "Los Angelestik Ihesi")