Ireki menu nagusia
Neguko paisaia, Esaias van de Velde (1623).

Esaias van de Velde (Amsterdam, Herbehereak, 1587ko maiatzaren 17a - Haga, Herbehereak, 1630eko azaroaren 18a) margolaria izan zen. 1610-1618. urteetan Haarlemen eta, geroago, Orangeko etxeko gortean lan egin zuen, Hagan. Van Goyenen irakaslea izan zen. Pintura molde lasaia landu zuen eta naturaren behatzaile zorrotza izan zen. Argiaren eta atmosferaren efektuak islatzen saiatu zen. Paisaiak pintatu zituen batez ere, nekazaritza-eremuak, ibaiak eta dunak bereziki.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esaias van de Velde