Erruso-Korear Adiskidetasunaren zubia
Erruso-Korear Adiskidetasunaren zubia (Hangul: 조선 로씨야 우정의 다리; MR: Chosŏn – Rossiya Ujŏngŭi Dali eta errusieraz: Мост Дружбы, Most Druzhby[1]) Tiumen ibaiaren gainetik Errusia eta Ipar Korea herrialdeak lotzen dituen trenbide-zubia da. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak elkarlanean eraiki zuten 1959an aurretik zegoen aldi baterako zurezko zubia ordezkatzeko.[2] 18 kilometro luze den Ipar Korea eta Errusia arteko muga zeharkatzeko gune bakarra da. Nahiz eta trenbide-zubi bat izan, noizean behin zurezko oholak jartzen dituzte ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetzeko, baina betiere aldez aurretiko akordio berezi batekin. Trenbideak zabalera mistoa du. Izan ere, Errusian 1.520 mm-ko trenbide-zabalera erabiltzen dute. Ipar Korean, berriz, 1.435 mm-koa. Errusiako Khasango tren geltokiak eta Ipar Koreako Tumangangeko geltokiak zerbitzatzen dute zubia.
Erruso-Korear Adiskidetasunaren zubia | |
---|---|
Мост Дружбы 조선-러시아 우정의 다리 | |
Ipar Korea eta Errusia arteko muga | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako kraiak | ![]() |
Municipal district | Khasansky District |
Urban settlement in Russia | Q17494930 |
Urban-type settlement in Russia | Khasan |
Koordenatuak | 42°24′55″N 130°38′28″E / 42.4153°N 130.6411°E |
![]() | |
Inaugurazioa | 1959ko abuztuaren 9a |
Dimentsioak | 623 (![]() |
Gurutzatzen du | Tumen ibaia |
Eramaten du | Hongŭi Line (en) ![]() |
Trenbidea | |
Bide-zabalera | 1435 mm-ko trenbidea eta 1520 mm track gauge (en) ![]() |
Elektrifikazioa | baliorik ez |
2017ko urrian Ipar Koreak Internet globalerako sarbide berria eskuratu zuen zubitik igarotzen den zuntz optikoko kablearen bidez, Errusiako TransTelekom hornitzailearen eskutik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ (Errusieraz) www.logistics.ru. Железнодорожные переговоры. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).