Errotatxueta

Bilbon izandako baserri baten izena

Errotatxueta (garaiko mapetan, Rotachueta) Abandon zegoen baserri baten izena da, gaur egungo Casilda Iturrizar parkean, Bilbon. Bere lurren inguruan, Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, Bilboko lehen ikastola eraiki zen, Lehenengo Euzko Jaurlaritzak adibide gisa erabili nahi zuena.

Errotatxueta
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′59″N 2°56′31″W / 43.26645°N 2.94191°W / 43.26645; -2.94191
Map

Historia

aldatu

Baserria noiztik existitzen zen daturik ez dago. 1889ko mapa batean agertzen da, bere lurrak trenak erdibituta. 1905eko urriaren 5eko Gaceta de Madriden agertzen denez, The Sierra Company Limiteden jabetzarena zen, eta Compañía del ferrocarril de Bilbao a Portugalete trenbide enpresaren aurka salaketa jarri zuen, trenbideak euren lurra erditik mozteaz gain, alde batetik bestera igarotzeko zuten atea itxi zietelako[1].

Errotatxueta ikastola

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Gaceta de Madrid num 278 de 1905. Boletín Ordinario» webcache.googleusercontent.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).

Kanpo estekak

aldatu