Errota-joko
Errota edo errota-jokoa estrategia joko abstraktua da. Bi jokalarirentzako taula joko honek Erromatar Inperioan du jatorria. [1] Jokoa Alquerque gisa aipatzen da XIII. mendeko Libro de axedrez, dados e tablas liburuan. Gazteleraz juego del molino eta frantsesez jeu du moulin deritzo. Ingelesez Morris ere deitzen zaio.
Joko-arauak
aldatuJokalari bakoitzak pieza kopuru zehatz bat du, eta txandaka taulan jartzen dituzte lerroak mozten diren puntuetan. Behin pieza guztiak taulan direlarik, beste posizio batzuetara mugi daitezke. Jokoaren helburua aurkariari piezak kentzea da hiruko lerroak osatuz, edo arerioa mugitu ezinik uztea.
Piezak ezartzea
aldatuJokoa hutsik dagoen taula batekin hasten da. Jokalariek txandaka kokatzen dituzte piezak, aldiro bat. Jokalari batek hiru pieza lerrokatzea lortzen badu (taularen hildoak jarraituz) "errota" dauka esaten da eta aurkariaren pieza bat kenduko du taulatik. Kendutako pieza jokotik kanpo geratuko da eta ezingo da berriro jarri. Jokalariak ezin du jadanik osatua den aurkariaren errota bateko pieza kendu, beste piezarik ken badezake behintzat. Pieza guztiak taulan ezarri dituztelarik, mugimendu fasea hasten da
Piezen mugimendua
aldatuMugitzeko, jokalari batek bere piezetako bat lerro batan zehar mugitze du aldameneko posizio batera. Piezarik mugitzea ezinezko baldin bazaio, partida galduko du.
Aurreko fasean bezala, mugimendu fasean lerroa osatzen duen jokalariak aurkariaren pieza bat ken dezake taulatik, beti ere errota osatu ez duten piezei lehentasuna emanez.
Bi pieza ez beste guztiak galdu dituen jokalariak ezin du jokatzen jarraitu, eta partida galdutzat jo behar du.
Hegaldia
aldatuZenbait baldintzatan, jokalari batek bere pieza nahi duen posizio librera mugi dezake, nahiz eta ez izan jatorrizko piezaren ondokoa. Honi "hegaldia" deritzo, eta aldaera askotan agertzen den aukera da.
Estrategia
aldatuBederatziko errota-jokoan posizio posibleen kopurua 1010 dela kalkulatzen da, eta joko ezberdin kopurua 1050 ingurukoa dela. 1993ko urrian Ralph Gasser-ek jokoaren "ebatzi" zuen, partida perfektua existitzen dela eta berdinketan amaitzen zela frogatuz. [2] Alegia, jokaldi perfektuak egitea posible dela frogatu zuen, eta horrela jokatuko luketen bi jokalarik ezinbestean berdinketa lortuko luketela. Gasserrek Bushy izeneko adimen artifizialeko jokalaria ere garatu du.
Aldaerak
aldatuHiru piezakoak
aldatuHiruko errota-joko bat hiru×hiru taula batean jokatzen da. Jokalari bakoitzak hiru pieza ditu eta hegaldia onartzen da. | ||
Batzuetan diagonalak gehitzen zaizkio taulari, eta Hiruko artzain-joko batzuk gogorarazten ditu. Diseinu hau Afrikako aldaeran erabiltzen da. |
Sei piezakoak
aldatuBederatzi piezakoak
aldatuHamabi piezakoak
aldatuHistoria
aldatuK.a. 1400 urtekoak lirateke errota-jokoen lehen aztarnak, R. C. Bell-en arabera. Hala ere, aztarna horiek zalantzazkotzat jo dira eta anitzek ez diete goian aipaturiko adina esleitzen [1]
Aipamenei dagokionez, Ovidioren Ars Amatoria lanean aurki daiteke izeneko jokoari buruzko erreferentzia zaharrenetako bat. [1] Aitzinako erromatarrek jokoa ezagutu eta jokatzen zutela ondorioztatu da. Posible da erromatarrek joko hau europan zehar hedatu izana.
Jokoa bere ospearen gorenera Erdi Aroan heldu zen. Inglaterrako klaustroetako grabatu askotan aurkitu dira errota-jokoen irudiak (Canterburyko, Gloucester, Norwich, Salisbury eta Westminster Abbey katedraletan, adibidez) . Espainian hainbat taula aurkitu dira Leongo eta Ourenseko katedraletan, besteak beste. Taula horiek zuloak erabiltzen dituzte, ez lerroak, taulako bederatzi espazioak irudikatzeko. Hortik errota-joko izenaren ordez askotan ageri den "bederatzi zulo" izena.
Egile batzuek diotenez, jokoaren jatorria ez da ziurra. Espekulatu da bere izena Morris dantzekin eta, beraz, mairuekin egon litekeela lotua, baina Daniel Kingen arabera, "morris" hitzak ez du zerikusirik izen bereko ingeles dantza zaharrarekin. Bere ustez Merellus latinezko hitzetik dator, jokoaren pieza edo alea adieraziko lukeena.